Silvana Navarro Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvana Navarro Jiménez
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
La Lagunako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Guadalajarako Unibertsitatea

Silvana Guadalupe Navarro Jiménez (Mexiko, XX. mendea) Mexikoko ikertzailea da, Zientzia Zehatzen eta Ingeniaritzen Unibertsitate Zentrokoa (CUCEI) eta Astronomia eta Meteorologia Institutukoa, biak Guadalajarako Unibertsitatekoak.[1] CONACYTeko Ikertzaileen Sistema Nazionalak (SIN) I. mailako ikertzailetzat jotzen du. Mexikoko Zientzia, Teknologia eta Generoaren Sareko kidea da.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silvana Navarrok Fisikako lizentziatura eta maisutza ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM) eta doktoretza Astrofisikan, La Lagunako Unibertsitatean, Kanarietako Astrofisika Institutuan.[3] Doktorego-tesiaren lanean, itzaltze- eta distantzia-metodoaren inplementazioa egin zuen nebulosa planetarioetarako distantziak zehazteko, neurona-sare artifizialen sistema batek egiten duen espektro-sailkapena erabiliz.[4]

Bere ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: Adimen Artifizialeko Teknikak Astrofisikan Aplikatzea, bilakaera zinematikoa eta polarizazioa Nebulosa planetarioetan eta sistema sinbiotikoetan, Izarren eboluzioa eta Galaxia multzo trinkoak. Hainbat ikerketa proiektuen arduraduna da. Aipagarrienak hauek dira: «Nebulosa planetarioen inguruko egituren eta haloen azterketa: analisi zinematikoa eta espektropolarimetria», «Zientzia eta Teknologiako Berrikuntza, gazteen ikuspegia Gko Uan (CUCEI )» eta «Sare neuronal artifizialak aplikatzea Astrofisikan: sailkapen espektral automatikoa eta datu-base handietan erabiltzea».[3]

Ikerkuntza lanaz aparte hainbat kongresu eta ikerketa-tailer koordinatu eta antolatu ditu eta baita ere hedapen eta dibulgazio jarduerak. Doktoretza, maisutza eta lizentziaturetako tesi ugari ere zuzendu ditu.[3]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat artikuluren egilekidea da:[5]

  • ”Stellar longitudinal magnetic field determination through multi-Zeeman signatures” (2016)
  • “Dark matter inside early-type galaxies as function of mass and redshift” (2016)
  • ”Spitzer mid-infrared spectroscopic observations of planetary nebulae” (2016)
  • ”Automatic spectral classification using artificial neural networks and their application to distance determination” (2013)
  • ”Construction of training catalogue and automated classification of infrared spectra of galaxies, using non supervised neural networks” (2013)
  • ”Jets in Symbiotic Stars, The R Aqr Case” (2013)
  • ”Automatic spectral classification of stellar spectra with low signal-to-noise ratio using artificial neural networks” (2012)
  • Shakhbazian Galaxia Konpaktuen Taldeei buruz idatzi zuen lankidetzan 2003an, 2004an, 2005ean eta 2010ean.
  • “Detection of Circumstellar Dust Shells of some Distant B Type Stars” (1997)
  • ”OB Stellar Associations in Crux I: Observations with the Glazar Space Telescope” (1996)
  • ”Espectrofotometría de las estrellas simbióticas He2-417, He2-467 y He2-468” (1987)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Proiektu onenaren saria, National Virtual Observatory erabiliz (Great Prize for Outstanding Project). Instantzia: U.S. National Virtual Observatory, AEB. 2008.
  • Zientzia eta Teknologiako Estatuko Saria (Hedapen Arloa). Instantzia: Jaliscoko Zientzia eta Teknologiako Estatu Kontseilua Mexiko, 2011.
  • Zientzietako Jalisien Akademiako Zuzendaritza Kontseiluko lehendakariordea (2010 - 2012).
  • Zientzien Jalisiar Akademiako Zuzendaritza Kontseiluko presidentea (2012 - 2014).
  • Ikertzaileen Sistema Nazionaleko I. mailako kidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Agencia Espacial Mexicana» aem.gob.mx (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  2. «Silvana Guadalupe Navarro Jiménez | Universidad de Guadalajara» web.archive.org 2018-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Silvana Guadalupe Navarro Jiménez | Instituto de Astronomía y Meteorología» iam.cucei.udg.mx (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  4. (Gaztelaniaz) Jiménez, Silvana Guadalupe Navarro. (2005). Determinación de distancias a nebulosas planetarias. Universidad de La Laguna (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  5. (Gaztelaniaz) «NAVARRO JIMÉNEZ SILVANA GUADALUPE» Centro Universitario de Ciencias Exactas e Ingenierías 2011-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]