Silver Streak (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Silver Streak (filma)
Filma
Jatorrizko izena Silver Streak
Urtea 1976
Generoa Misteriozko zinema
buddy filma
comedy thrillerra
komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 114 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Toronto
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Arthur Hiller
Gidoigilea(k) Colin Higgins
Antzezlea(k)
Gene Wilder
Jill Clayburgh
Richard Pryor
Patrick McGoohan
Ned Beatty
Richard Kiel
Ray Walston
Stefan Gierasch
Scatman Crothers
Clifton James
Fred Willard










Ekoizpena
Ekoizlea Miller-Boyett Productions
Edizioa David Bretherton
Bestelako lanak
Musikagilea Henry Mancini
Argazki-zuzendaria David M. Walsh
Sariak
Kanpo loturak

Silver Streak (Hego Euskal Herrian Chicagoko Espresoa eta Ipar Euskal Herrian Transamerika Espresoa) 1976ko Arthur Hiller estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Gene Wilder, Jill Clayburgh, Richard Pryor eta Patrick McGoohan aktoreek antzeztu zuten. Gene Wilder eta Richard Pryor aktoreek elkarrekin batera antzeztu zuten lehenbiziko filma izan zen, ondorengo urteetan 1980ko hamarkadako komedia eta umorezko filma askotan ohiko aktore bikotea osatua zutelarik.

Soinu onenaren Oscar Saria eta Aktore onenaren Urrezko Globoaren (Gene Wilder) izendapenak jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

George Caldwell (Gene Wilder) Chicagon bizi den bere arrebaren ezkontzara trenean doan eta Los Angelestik atera berri den liburu argiratzaile bat da. Treneko afarian Georgek Hilly Burns (Jill Clayburgh) ezagutuko du, Schreiner irakaslearen idazkaria, Schreiner Chicago Arte Institutuan Rembrandt margolariari buruzko bere liburu berria aurkeztera doan historialari eta arteari buruzko idazlea da. Hillyrekin amodizko gau bat igaro ostean, George irakaslearen hilketaren lekuko izango da. Guztiz harrituta, Georgek gertatutakoa ikertzea erabaki eta nahi gabe hilketa horren antolatzailea den Roger Deverau (Patrick McGoohan) kriminala ohartaraziko du, azken honek George hilketaren lekukoa izan dela jakinik bere morroiak hura ere akatzera bidaliko ditu. Deverau k ere ez daki guztiak Chicagora doan trenan bertan FBI agente batek (Ned Beatty) bera ere ikertzen ari dela.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]