Sinkrotroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Australiako sinkrotroiaren ikuspegia.

Sinkrotroia partikula-azeleragailu mota bat da, eremu elektriko eta magnetiko aldakorrak baliatzen dituena partikulak azeleratzeko, ziklotroitik 1940ko hamarkadatik aurrera garatu zena.

Energia maila garaiko elektroi nahiz protoi izpiak sortzen dituen partikula azeleratzailea da. Fisika teorikoarekin batera garatu den makina da, eta gaur egun gero eta handiagoak izaten dira, bai tamainaren arabera eta baita sortzen duten energiaren arabera ere (munduko sinkrotroi handienek 500 GeV-z goitiko energia lor dezakete). Partikulak eta antipartikulak aurkako norantzan eta energia maila garaietan azeleratzeko gai dira, sarritan argiaren lastertasunaz. Partikula azeleratu horiek duten energia handia atomoen nukleoak edo beste partikula batzuk bonbardatzeko erabiltzen da, materiaren barne izaera ikertzeko eta baita partikula berriak aurkitzeko ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: sinkrotroi .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.