Sinofobia

Wikipedia, Entziklopedia askea
XIX. mendeko Ameriketako Estatu Batuetako irudi sinofoboa.

Sinofobia (Latineko Sinae "txinatarrak" eta antzinako greziarreko φόβος -phobos, "beldurra"), txinatarren aurkako sentimendua, edo txinako kultura, eta biztanleriaren aurkako gorrotoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinofobia, era ezberdinetan agertzen da munduan zehar, historikoki, gutxiengo txinatarra zegoen lurraldeetan ematen zen, Txinako Herri Errepublikatik gertu dauden herrietan, edo nazioarte mailan dauden etorkinak bizi diren herrialdeetan. Baina, XX. mendearen azken erdian, sinofobia berri bat zabaldu zen, Txinako Herri Errepublikaren garapen handiarekin bat etorri zena.

Bestalde, sinofobia mota desberdinak daude. Taiwanen independentzia aldarrikatzen dutenak eta Falung Gong sektako kideak jatorri txinatarrekoak dira, baina Txinako Herri Errepublikako gobernuaren aurka daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.