Sinopia

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Galganoko Abadia .

Sinopia fresko pintura bat egiteko aldez aurretik horman irudikatzen den marrazkia da, hots, freskoaren oinarria izango den zirriborroa egiteko teknika da.

Sinopia aztarnak aurkitu izan dira Antzinako Egiptoko tenpluetako horma-pinturetan, fresko pinturaren aurrekari gisa. Teknika hau erromaniko horma-pinturetan ere erabili izan zen.

XVI. mendean paperean edo oihalean (kartoia) aldez aurreko irudia egin eta ondoren horman jarrita, zulatuz, margolariari gidatzeko horma-irudia lortzen zen. XV. mendera arte, koloretako hautsa hormaren gainean jartzen zen eta kedarrez betetako zaku baten bitartez, kartoiaren zuloak (spolvero) betetzen ziren. Sistema hau erabiltzeko, Miguel Angelek eta Rafaelek lur gorria erabili zuten.

Beste esanahi bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinopia burdin oxidoz osatutako pigmentua da, normalean okre gorrixka (lur gorria), horma-pinturarako gehien erabiltzen dena, nahiz eta beste tonu batzuk ere izan, esaterako, horia eta beltza.

Izenaren jatorria Turkiako Sinop eskualdeko lur gorri baliotsuetatik dator.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]