Okre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Okre
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera nm
Hamaseitarra #CC7722
RGB (r, g, b) (204, 119, 34)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 42, 83, 20)
HSV (h, s, v) (30°, 83%, 80%)

Okrea bere kolore bereizgarri ematen dion hematitean aberatsa den buztin mota bat da. Margotzeko erabiltzen da.

Okre kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okre kolorea, ohi, hori urrekara bat bezala deskribatzen da, arinki kafe kolorekoa ikusten delarik.

Pigmentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okreak, ezagutzen diren pigmentu antzinakoenen artean daude, historiaurretik datatuak daudenak, non mural eta eraikinetan erabiltzen zen. Egiptoarrek, gainera, gorputza makilatzeko erabiltzen zuten. Badaude datuak egiptoar, greziar eta erromatar kulturek, tratamendu sendagarrietan erabili izanarena, kauterizazioentzako laguntza bezala.

Erdi Arotik aurrera, margolariek euren margolanetan erabiltzen zuten. Okrea ezagun egin zen Jean-Etienne Astier eskala handian ekoizten hasi zenean, 1785ean, Roussillon eskualdean, Frantzian. Eskualde honetako ekoizpena urteko 40 mila tonakoa izatera iritsi zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren urteko 2 mila tona baino gutxiagora jaitsi zen arren.

Okre guztiak ez dira toxikoak, eta azkar lehortzen diren eta uniformeki azalerak estaltzen dituzten margoak egiteko erabiltzen dira. Mundu osoan daude tonu ezberdinetan, iturri askok, kafe koloreko okrerik hoberena Ziprekoa eta hori eta gorri koloreko hoberenak Roussillonekoak direla dioten arren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Okre Aldatu lotura Wikidatan