Edukira joan

Sirius Passet

Koordenatuak: 82°47′36″N 42°14′42″W / 82.7933°N 42.245°W / 82.7933; -42.245
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sirius Passet
Aztarnategi arkeologikoa
Koordenatuak82°47′36″N 42°14′42″W / 82.7933°N 42.245°W / 82.7933; -42.245
Map

Sirius Passet Groenlandiako iparraldeko arkeologia aztarnategi bat da, Kanbriar garaikoa.[1] Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea zaintzen duen Sirius patruilak eman dio izena.

Groenlandian iparralderen dagoen J.P. Koch fiordoaren ekialdeko ertzean kokaturiko sei eremutan aurkitu dira fosilak.[1] Kanadako Burgess Shale aztarnategi ezaguna baino 10-15 milioi urte zaharragoa da, Txinako Maotianshan Shales aztarnategiaren garaikidea. Duela 518 eta 508 milioi urte artean eratu zen.[2] Analisi geokimikoek erakutsi dutenez aurkituriko izakiak gutxieneko oxigenoaren mugan bizi ziren eta oxigeno gabezia horri esker kontserbatu izan dira fosilak halako egoera onean.[3]

A. Higginsek aurkitu zuen, 1984 urtean egindako espedizio geologiko batean. 1987an Simon Conway Morrisek ikerketaren emaitzak argitaratu zituen, eta ordutik aurrera Conway Morrisek berak eta J. S. Peelek hainbat espedizio gidatu zituzten bertara.[4]

Artropodoak dira nagusi Sirius Passet aztarnategiko fosilen artean; hala ere, trilobiteen bi espezie baino ez dira aurkitu.[5] Honako genero hauek aurkitu dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Peel,J.S. & Ineson,J.R. 2011, The extent of the Sirius... Bulletin of Geosciences, 86, 535-543.» www.geology.cz (kontsulta data: 2019-04-11).
  2. (Ingelesez) Stein, Martin. (2010). «A new arthropod from the Early Cambrian of North Greenland, with a ‘great appendage’-like antennula» Zoological Journal of the Linnean Society 158 (3): 477–500.  doi:10.1111/j.1096-3642.2009.00562.x. ISSN 1096-3642. (kontsulta data: 2019-04-11).
  3. Hammarlund, Emma U.; Smith, M. Paul; Rasmussen, Jan A.; Nielsen, Arne T.; Canfield, Donald E.; Harper, David A. T.. (2019). The Sirius Passet Lagerstätte of North Greenland-A geochemical window on early Cambrian low-oxygen environments and ecosystems. Geobiology. 17:, 12-26 or..
  4. (Ingelesez) «The earliest annelids: Lower Cambrian polychaetes from the Sirius Passet Lagerstätte, Peary Land, North Greenland - Acta Palaeontologica Polonica» www.app.pan.pl (kontsulta data: 2019-04-11).
  5. «Palaeos Paleozoic: Cambrian: Sirius Passet Lagerstätten» web.archive.org 2007-08-31 (kontsulta data: 2019-04-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]