Sisebuto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sisebuto
Sisebuto, rey de los Visigodos (Museo del Prado).jpg
Bisigodoen erregea

612 - 621
Gundemaro - Rekaredo II.a
Bizitza
Jaiotza 565
Heriotza Toledo621eko otsaila (55/56 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Sisebuto[1] (latinez: Sisebutus) bisigodoen erregea izan zen 612-621 bitartean (621. urtean hila). Gundemarren ondorengoa izan zen. Haren agindupean erromanizazioa eta erlijio katolikoa sustatu ziren eta arrianismoaren kontra borrokatu. Bizantziarren aurka borrokatu zen Iberiar Penintsularen hego-ekialdea eskuratzeko, eta hura lortu ondoren ekialdeko probintzia ere kendu zien, Gibraltarretik Jucar ibairainoko lurraldea. Baskoien eta asturiarren aurka ere borrokatu zen. Jakituria handiko gizona zen, zientzietan jantzia; bi liburu idatzi zituen, San Desiderioren bizitza eta Astronomicon (hirurogei hexametroko poema). 616. urtean juduei erlijio katolikoa hartzeko aukera eman zien, bestela erbesteratzeko mehatxupean. IX. mendeko idatzi baten arabera (Cronica de Moissac), 90.000 judu inguru bataiatu ziren, eta beste askok Galiara alde egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sisebuto Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Gundemar
Bisigodoen erregea
612-621
Ondorengoa
Rekaredo II.a