Slavonski Brod

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Slavonski Brod
 Kroazia
Slavonski brod4.JPG
Slavonski Brod (grb).gif
Administrazioa
Herrialdea  Kroazia
Probintzia Brod-Posavina eskualdea
Geografia
Koordenatuak 45° 09′ 19″ N, 18° 00′ 52″ E / 45.155277777778°N,18.014444444444°E / 45.155277777778; 18.014444444444Koordenatuak: 45° 09′ 19″ N, 18° 00′ 52″ E / 45.155277777778°N,18.014444444444°E / 45.155277777778; 18.014444444444
Slavonski Brod hemen kokatua: Kroazia
Slavonski Brod
Slavonski Brod
Azalera 50.37 km²
Altuera 96 m.
Demografia
Biztanleria 59.507 biztanle (2011)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.sbonline.net/

Slavonski Brod Kroaziako Brod-Posavina eskualdeko hiriburua da. 2009an Kroaziako herri politena aukeratu zuten. Eslavoniako hiria da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur Egun brod hitzak kroazieraz "itsasontzia" esan nahi badu ere, herriaren izena ford hitzetik dator, "ibai pasabidea" esan nahi duena. Slavonski Brod beraz Eslavoniako pasabidea litzateke, izan ere Sava ibaiak Kroazia eta Bosnia-Herzegovinaren artean muga egiten duen tokian dago. Bosniako aldean Bosanski Brod dago, "Bosniako pasabidea". Ibai-portu garrantzitsua dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen egokiari esker (Sava gurutzatzeko toki egokia) herriaren inguruak aurrehistoriatik populatuak izan dira. Starčevo kulturako aztarnak aurkitu dira herrian duela 8.000 urte jendea bizi zela ziurtatuz.

Lehenengo asentamendu dokumentatua erromatarren Marsonia herria da, Peutingerren "Notitia dignitatum" mapan Auxilia Ascaria Tauruno sive Marsonia izenaz agertzen dena. Eslaviarrak VI mendean iritsi ziren bertara eta Hungariako Bela IV erregeak 1224ean hiria gotortu zuen Brod na Savi izena emanez (Savaren pasabidea). 1934ean hartu zuen gaur egungo izena.

Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbaketek asko kaltetu zuten hiria, eraikinen %80a suntsitu eta 1000 pertsonatik gora hilez, gehienak zibilak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brod Gotorlekua

Brodtar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Slavonski Brod Aldatu lotura Wikidatan