Celje

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Celje
Cilli
Celje
 Eslovenia
Celje - pogled z gradu2.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Eslovenia
Eskualdea Savinja
Alkatea Bojan Šrot
Izen ofiziala Celje
Jatorrizko izena Celje
Posta kodea 3000
Geografia
Koordenatuak 46° 13′ 45″ N, 15° 15′ 51″ E / 46.22909194°N,15.264128741°E / 46.22909194; 15.264128741Koordenatuak: 46° 13′ 45″ N, 15° 15′ 51″ E / 46.22909194°N,15.264128741°E / 46.22909194; 15.264128741
Celje hemen kokatua: Eslovenia
Celje
Celje
Celje (Eslovenia)
Karte Celje si.png
Azalera 94,9 km²
Altuera 238
Demografia
Biztanleria 48,868 bizt. (2012)
Dentsitatea 0,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1451
Telefono aurrizkia 03
Hiri senidetuak Grevenbroich, Singen (Hohentwiel), Slavonski Brod, Budva, Txerepovets, Ćuprija Itzuli, Graz, Spittal an der Drau Itzuli eta Doboj Itzuli
Matrikula CE
http://www.celje.si www.celje.si

Celje (ˈtsɛːljɛ ahoskatua), Esloveniako hirugarren hiria da, Savinja eskualdeko hiri handiena. 2014ko erroldaren arabera 48.868 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hallstatt garaian dagoeneko lehenengo asentamenduak azaldu ziren. Ondoren zeltiarrak iritsi ziren eta greziarrek Kelea izenaz ezagutu zuten.

K.a. 15urtean Erromatar Inperioaren barnean sartua izan zen eta Civitas Celeia izena izan zuen. Klaudio enperadorearen garaian (k.o. 41-54) Civitas Claudia Celeia izena eman zitzaion eta hiri oparoa eta jendetsua zela dokumentatu da. Harresiak eta dorreak zituen, marmolezko jauregiak eta enparantza eta kale zabalak. Bigarren Troia ezizena ere hartu zuen. Aquileia eta Panonia arteko erepidean koaturik zegoen eta honen eraginez izan zuen halako oparoaldia. Marteren tenplua Inperio guztian ezaguna bihurtu zen.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V eta VI mendeetan leinu eslaviarren erasoak izan zituen eta oso kaltetua gelditu zen. Erdi Aroan berreraiki behar izan zuten. Celjeren lehenengo aipamena Wolfhold von Admonten kroniketan agertzen da (1122-1137) Cylie izenarekin. Celjeko dukeek indar haundia hartu zuten eta 1451ean hiri gutuna eskuratu zuen eta 1456an merkatua egiteko eskubidea.

Austria-Hungariako inperioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1456an bertan Celjeko kondeak ondorengo gabe gelditu ziren eta Celje Habsburgotarren esku gelditu zen, Austrian. Estiriako dukeek agindu zuten orduan bertan. 1473an harresiek inguratu zuten turkiarren erasoei aurre egiteko.

1515ean Esloveniako nekazarien matxinadak ere eragina izan zuen Celjen eta gaztelua hartzea lortu bazuten ereez zuten arrakastarik izan. XVI mendean hiriko nobleek protestantismoaren alde egin zuten baina kontra-erreforma iritsi zen eta Celje katoliko erromatarra bihurtu zen.

1846an Viena-Trieste trenbidea eraiki zen Celjetik pasatzen zena. Honen eraginez Celjek alemaniar ugari hartu zituen (1910an hiriaren %66'8a ziren) eta alemaniar nazionalismoa nabarmendu zen. Hiriak bera ere Celle edo Cilli izenez ezagutu zen. Ordurako 7.000 biztanle inguru zituen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an Austria-Hungariako Inperioa desegin zenean Esloveniar, Kroaziar eta Serbiarren Erresuman gelditu zen. Hurrengo urteetan industrializazio handia izan zuen eta populazioak ere azkar egin zuen gora.

Bigarren Mundu Gerra 1941ean iritsi zen Celjera, alemaniar naziak sartu zirenean Heinrich Himmler buru zutela. Gerra garaian aliatuek sarritan bonbakatu zuten. Ordurako 20.000 biztanleko hiria zen eta 575 pertsona hil, 1500 Serbiara deportatu eta 1000 kartzelaratuak izan ziren. Naziek 600 haur ere lapurtu zituzten. Gerra bukatzean hiritar alemaniar guztiak kanporatuak izan ziren. Celje inguruan 25 hobi komun egin ziren alemaniarrekin kolaboratu zuten serbiar, kroaziar eta esloveniarrak lurperatzeko.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar eguneko gerraren ondoren 1991 urtean Celje Eslovenia askean gelditu zen. 2006an Celjeko diozesia eratu zuen Benedikto XVI.ak.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celjek 10 barruti (eslovenieraz: mestne četrti) ditu eta 9 komunitate lokal (eslovenieraz: krajevne skupnosti).

  • Barrutiak
    • Erdialdea
    • Dečkovo Naselje
    • Dolgo Polje
    • Gaberje
    • Hudinja
    • Karel Destovnik Kajuh
    • Lava
    • Nova Vas
    • Savinja
    • Slavko Šlander
  • Komunitate lokalak
    • Aljažev Hrib
    • Ljubečna
    • Medlog
    • Ostrožno
    • Pod Gradom
    • Škofja Vas
    • Šmartno v Rožni Dolini
    • Teharje
    • Trnovlje

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Celje)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.5 20.6 25.7 28.4 31.1 34.2 34.1 39.7 30.6 26.7 22.4 20.2 36.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.7 6.6 11.3 15.8 20.9 23.9 26.1 25.7 21.6 15.7 8.8 4.4 15.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.7 1.0 5.1 9.4 14.6 17.9 19.6 18.9 14.8 9.6 4.1 0.3 9.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.7 -3.8 -0.5 3.2 7.8 11.5 13.2 12.7 9.4 5.1 0.1 -3.3 4.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -27.2 -27.0 -23.4 -6.5 -3.4 0.8 4.5 2.9 -2.5 -8.5 -19.4 -23.1 -27.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49 52 70 77 90 134 132 123 109 117 102 76 1129
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 10.3 8.9 11.0 13.1 14.5 15.2 13.0 11.9 10.8 10.9 11.4 11.3 142.4
Eguzki orduak 64 96 128 156 205 209 242 227 166 115 67 53 1728
Iturria: Slovenian Enivironment Agency (ARSO) [1] (data for 1971-2000)

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko kirol talde nagusia RK Celje eskubaloi taldea da. Esloveniako liga ia guztiak irabazi ditu eta honetaz gain 2004an EHF Txapeldunen Ligako eta Europako Superkopako txapeldun bihurtu zen.

Hiriko futbol taldea NK Celje da. Eslovaniako Kopako finala zazpi aldiz jokatu duen arren titulu bakarra eskuratu du.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Celjeko gaztelua: XIV mendeko gaztelua da.
  • Celjeko Ekintza zentrua: Peter Paul Brang arkitektu vienarrak eraiki zuen 1906an.
  • Celjeko udaletxea: 1896an eraiki zen Jan Vladimír Hráský arkitektu txekiarrak diseinaturik.
  • Savinja ibaia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alma Karlin (1889-1950), idazlea, etnologoa, bidaiaria eta poliglota.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Celje Aldatu lotura Wikidatan