Sołectwo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sołectwo (ahoskera: [sɔˈwɛt͡s.tfɔ] ) Poloniako udalerri (polonieraz: gmina) baten barruan era daitekeen administrazio-entitate bat da. Nahiz eta askotan udalerriak herri bakarraz osatuta egon, udalerri handiagoak hainbat sołectwoz, herriz eta auzoz osatuta egon daitezke.

Udalek zehazten dituzte sołectwoen mugak, jarduerak eta haien organoak.

Ezberdintasunak ezberdintasun, sołectwoak Arabako eta Nafarroa Garaiko kontzejuekin pareka daitezke.

2018ko abenduaren 31ko datuen arabera 40.740 sołectwo zeuden Polonian.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sołectwoaren organo erabakitzailea herri batzarra (polonieraz: zebranie wiejskie) da. Administratzaileari sołtys (ahoskera: [ˈsɔw.tɨs]) deritzo. Sołtysaren jarduerak sołectwoaren gobernuaren (polonieraz: rada sołectwa) babesa beharrezkoa du. Herritarrek aukeratzen dituzte sołtysa eta gobernuko batzarkideak boto zuzen eta sekretu bidez.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Polonieraz)(Ingelesez) Główny Urząd Statystyczny. (2019-07-15). «2. Organizacja państwa - Organization of the state» Mały Rocznik Statystyczny Polski 2019 - Concise Statistical Yearbook of Poland 2019 (Varsovia): 64. or ISSN 1640-3630 . Noiz kontsultatua: 2020-03-23.
  2. (Polonieraz) «(Art. 36) Ustawa z dnia 8 marca 1990 r. o samorządzie gminnym» Dz.U. 2019 poz. 506 2019-02-22 . Noiz kontsultatua: 2020-03-23.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]