Sociedad Deportiva Naútica de Portugalete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sociedad Deportiva Naútica de Portugalete 1948an sortutako Portugaleteko ur-kirol kluba da[1]

Klubak kirol bitan aritzen du: igeriketa eta waterpolo.

Portugaleteko igerilekuak, klubaren egoitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba 1948ko apirilaren 24an sortu bazuten ere, XX. mendeko hasieratik portugaletetarrek itsasadarrean igeriketa-lehiaketak egin edo waterpolo partidak jokatzen zituzten.

Hasieran arraunketa saila ere bazuen, izan ere 1949ko urriaren 29 eta 30ean bere arraunlariek Avilésen Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuten.

1972an Ángel Santamaría eta 1983an Javier Meléndez kideek Naviako Itsasadarraren Jaitsiera irabazi zuten.

2009an waterpolo-sailak Bilboko Club Natación Maristasen sailarekin bat egin zuen.

1988an, Espainiako Federazioak bere igerilekuetan Portugaleteko Nazioarteko Waterpolo Txapelketa antolatzen du, hasieran klubekin eta gero selekzioekin. Munduko Ligako kanporaketa saioa da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]