Edukira joan

Portugaleteko Nazioarteko Waterpolo Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Portugaleteko Nazioarteko Waterpolo Txapelketa Portugaleten 1989tik aurrera ospatzen den waterpolo txapelketa da.

Bizkaiko Igeriketa Federakuntzak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundia eta Portugaleteko Udalaren babesarekin. Deportiva Naútica Portugaleteren egoitzetan egiten dute.

1989an, lehendabiziko ekitaldirako, Europako talde nagusienetariko batzuek, VK Partizan, Budapest Honvéd SE eta Club Natació Catalunya, parte hartu zuten. Hurrengo urtetik aurrera selekzio nazionalek parte hartu zuten.

2002 eta 2008an txapelketa Munduko Ligararako kanporaketa saioa izan zen[1][2]. 2009an gizon eta emakumezko txapelketak antolatu zituzten.

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Hirugarrena Laugarrena
2009 (2)  Espainia (emakumezkoa)  Grezia (emakumezkoa)
2009 (1)  Espainia (gizonezkoa)  Kanada (gizonezkoa)
2008  Serbia  Espainia  Errusia  Errumania
2007  Hungaria  Errumania  Kroazia  Espainia
2006 Serbia eta Montenegro  Espainia  Kroazia  Grezia
2005  Espainia  Errusia  Hungaria  Grezia
2004  Italia  Espainia  Brasil
2003  Espainia  Errumania  Espainia B  Kazakhstan
2002  Espainia  Errusia  Australia  Errumania
2001  Espainia  Hungaria  Errusia  Errumania
2000  Espainia  Herbehereak  Kazakhstan  Errumania
1999  Hungaria  Espainia  Errumania  Alemania
1998  Italia  Espainia  Herbehereak  Grezia
1997  Sobietar Batasuna  Espainia  Errumania
1996  Espainia (junior)  Alemania (junior)  Frantzia (junior)
1995  Espainia  Alemania  Errumania  Frantzia
1994  Espainia  Errumania  Grezia
1993  Espainia  Errumania  AEB
1992  Espainia  Australia  Herbehereak  Grezia
1991  Sobietar Batasuna  Espainia  Errumania
1990  Sobietar Batasuna  Hungaria  Espainia
1989 VK Partizan Budapest Honvéd SE Club Natació Catalunya

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]