Software librearen eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Software librearen eguneko 2010. urteko logoa

Software librearen eguna edo Software askatasunaren eguna (SLE), ingelesez Software Freedom Day (SFD), urtero ospatu nahi den software librearen ospakizuna da. SLE hori hezkuntza ahalegin publikoa da. Software librea ezagutarazteko eta bere erabilpena sustatzeko ahalegina da, batez ere, ikastetxe eta administrazio publikoetan erabiltzeko eskatzeko. Formatu estandarren eta programa libreen erabilpena sustatzeko ahalegina.

Software Freedom Day hura 2004. urtean hasi zen ospatzen eta abuztuaren 28an ezarri zen. Lehen ospakizun egunean 70 bat software librea sustatzearen aldeko talde parte hartu zuten. Lehen saio hartatik hazi eta hazi egin da egun horretan parte hartzen duten taldeen kopurua. 2010. urtetik aurrera mila taldetik gora hartzen dute parte.

2006. urtetik aurrera, iraileko hirugarren larunbatean ospatzen da.

Software Freedom International[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Software Freedom International (SFI) dirua irabazteko asmorik ez duen erakundea da. Bere gain hartu du egun horretako hainbat ospakizunen antolaketa. Egunaren antolatzaile ofiziala da. Diru bilketez-eta arduratzen da. AEBn zerga murrizketa bat lortu dutela adierazten dute harro.

Software librearen eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokian tokiko taldeek antolatzen dituzte hainbat ekitaldi. Talde bakoitzak bere inguruko egoera eta kultura usadioak ezagutzen ditu eta ekitaldiak antolatzeko autonomia osoa eskaintzen zaie taldeei. SFI horrekin harremanetan dauden taldeak eta aurretik izena eman duten taldeei laguntza eskaintzen zaie SFI horretatik. Laguntza osoa lortzeko eguna bera baino bi hilabete lehenago harremanetan jartzeko eskatzen zaie taldeei. Badago wiki bat informazioa elkar trukatzeko: SFD wiki. Bertan beste taldekoek zer antolatuko duten ikus daiteke, elkarri iradokizunak eskaini, elkarri laguntzeko bideak zabaldu, etab.

Egun horretan prentsan agertzen saiatzen dira, hitzaldiak antolatzen, itzulpen maratoiak, jokoak, lehiaketak, solasaldiak, zuhaitz landaketak, arte erakusketak, instalazio jaiak, etab.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Administrazioari software librearekin lan egiteko eskatzea. Gure zergak gure herrialdeko enpresentzat, ahal bada.
  • Administrazioarekiko harremanetan, administrazioarekin software librea erabiltzeko eskubidea aldarrikatzea.
  • Administrazioarekiko harremanetan formatu irekiko euskarriak erabiltzeko eskubidea aldarrikatzea.
  • Hezkuntzan software librearen erabilpena hobestea.

Ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SFD logoa 2011

SFD 2004 abuztuaren 28an ospatu zen. 70 bat talde.

SFD 2005 irailaren 10ean ospatu zen. 120 bat talde 60 bat estatuetakoak.

SFD 2006 irailaren 16an ospatu zen. 200 bat talde 70 bat estatuetakoak.

SFD 2007 irailaren 15ean ospatu zen. 350 bat talde 80 bat estatuetakoak.

SFD 2008 irailaren 20an ospatu zen. 500 bat talde 90 bat estatuetakoak.

SFD 2009 irailaren 19an ospatu zen. 700 talde 90 bat estatuetakoak.

SFD 2010 irailaren 18an ospatu zen. 500 bat talde 100 bat estatuetakoak.

SFD 2011 irailaren 17an ospatzeko asmoa dago.

Sponsorrak. Babesleak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen babeslea Canonical Ltd. izan zen, atzean dagoen enpresa Ubuntu, Linux sistema eragilea banatzen duen enpresa handi bat. Geroago IBM, Sun Microsystems, DKUUG, Google, Red Hat, Linode, Nokia bezalako enpresak ere hasi ziren babesle lanetan. Azken urte hauetan MakerBot Industries elkartu egin da babesleen taldera, baita FSF eta FSFE ezaguna ere. IBM eta Sun Microsystems dagoeneko utzi diote egunaren antolaketa babesteari. Hedabideen artean Linux Magazine eta Ubuntu User aipatu behar. Tokian tokiko taldeek babesle gehiagoen laguntza lor dezakete.

SFI talde nagusiko kide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frederic Muller. Presidentea.
  • Matt Oquist.
  • Pockey Lam. Idazkaria.
  • JM C. Bitanga.
  • Jan Husar.

SFI talde nagusiko kideak izandakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]