Nokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nokia Corporation
Nokia wordmark.svg
Eslogana Connecting People
Mota Multinazionala
Sektorea Telekomunikabideak
Sorrera 1865
Egoitza Espoo, Finlandia
Presidentea Olli-Pekka Kallasvuo
Merkatuak Mundua
Salmentak Mugikorrak
Irabaziak 50,722 bilioi € (2008)
Langileak 124,292 (2009)
Eskumendekoak Nokia Siemens Networks
Navteq
Symbian
Vertu
Qt Software
Webgunea http://www.nokia.com

Nokia Corporation kabledun eta kablerik gabeko telekomunikazioak oinarri dituen nazioarteko konpainia da. Gaur egun sakeleko telefono-ekoizlerik handiena da Nokia mundu osoan.

Espoon, Helsinkiren ondoko hiri batean, dago kokaturik enpresako egoitza. Ikerkuntza-laborategiak Helsinkin, Tamperen, Toijalan, Tokion, Beijingen, Budapesten, Bochumen, Palo Alton eta Cambridgen (Massachusetts, AEB) daude. Lantegi nagusiak Salon (Finlandia), Beijingen eta Dongguanen (Txina), Chennain (India), Komaromen (Hungaria) eta Rhur eskualdean (Alemanian) kokatu dituzte. Errumanian beste bat zabaltzeko dago. Diseinu egoitza Salon egon da.

Nokiak paper garrantzitsua jokatzen du Finlandiako ekonomian. Izan ere, alde handiz herrialdeko konpainiarik inportanteena da. Helsinkiko burtsan heren bat gutxi gorabehera du kapitalizazio-merkatuan, industrializatutako lurraldean ezohikoa den egoera. Finlandian enplegu andana sortzen du, eta beste enpresa batzuk haren eskutik handitu dira azpikontratuei esker. 2006an, Nokiaren etekinak Finlandiako aurrekontua gainditu zuen lehen aldiz. Gauzak honela, batzuk Finlandiari Nokialandia hasi dira deitzen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nokia Aldatu lotura Wikidatan