Soinuaren lastertasun
Soinuaren lastertasuna[1] hots edo soinu-uhinek denboran bidaiatzen duten distantziaren neurria da. Aire lehorrean eta 20 °C-eko tenperaturan, soinuaren lastertasun 343 m/s-koa da (1235 km/h-koa). Eskuarki Lurraren eguratsean duen lastertasuna adierazten bada ere, soinuaren lastertasuna ia edozein substantziatan neur daiteke. Soinua airean baino azkarragoa da isurkarietan eta gai gotor ez-porotsuetan.
Oinarrizko adigaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soinuaren transmisioa molekulen ezaugarri eta loturen araberakoa da. Molekulen arteko loturek malgukiak bailiran jokatzen dute soinua transmititzen dutenean. Materia zurruna bada, malguki hauek azkarrago eramango dute soinua. Bestalde, materia gero eta dentsoagoa izan, soinua motelagoa izango da. Esaterako, soinua lasterragoa izango da burdina zeharkatzean, uranioa zeharkatzean baino, azken hau dentsoagoa baita. Era berean, hidrogenoan nitrogenoan baino lasterragoa izango da. Zurruntasunari dagokionez, burdina hidrogenoa baino lasterrago zeharkatuko du, lehena bezalako gai gotor baten barne-loturak hidrogeno-molekulen arteko loturak baino sendoagoak baitira.
Oro har, gai gotorrek isurkariek baino azkarrago transmititzen dute soinua, eta azken hauek gasek baino azkarrago. Hala ere, kontuan izan behar da ez dela beti horrela.
Formula orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har, soinuaren lastertasuna, c, ondoko formularen bidez kalkula daiteke
non
- C zurruntasuna adierazten duen Young-en modulua den
- dentsitatea den
Hortaz, soinuaren lastertasuna handitu egiten da materialaren zurruntasunarekin batera, eta txikitu egiten da dentsitatearekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «velocidad del sonido» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).