Sonic the Hedgehog
Itxura
Sonic the Hedgehog Sonic Teamek Segarako sortutako bideo-joko frankizia da.
1991. urtean atera zuten Sonicen lehen bideo-jokoa, baina hasierako harrera ez zen oso ona izan: japoniarrek nahiago zuten Mario urdin-gorria. Dena den, bideo-jokoa Japoniatik kanpo saltzen hasi zenean, gauzak aldatu egin ziren. AEBetan egundoko arrakasta izan zuen Sonic The Hedgehogek, eta hortik aurrera haren ospea munduan barna hasi zen zabaltzen. Behin helburua lortuta, triku azkarra Segaren irudi bihurtu zen, eta urteak joan urteak etorri, frankizia errentagarria bihurtu zen. Bideo-jokoetan ez ezik, beste hamaika formatutan ere ikusi ahal izan dugu Sonic: komikiak, telesailak, filma, mota guztietako merchandising-a...[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Argia baino azkarragoa den trikua» Berria 2020-02-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |