Sontaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sontaran
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak

Sontaran Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko arraza estralurtarra da. Sontar planetako biztanleak dira eta beldurrik ez duen arraza gerrazalea da[1].

Gizarte oso militarizatua da, gerra, diziplina eta ohorea goresten duena. Klonazio bidez ugaltzen direnez denak oso antzekoak dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza itxurako izakiak dira, oso gihartsuak eta buru handiak. Azal marroi berdexka dute eta buru zapala. "The Sontaran Stratagem" atalean Ross Jenkins soldaduak dio "labean erretako patata hizlaria" dirudiela eta Doktoreak erantzuten dio haientzat "gizakiak erbinude arrosak" direla[2].

Oso gihartsuak dira, bereziki gerritik gora, baina haien giharrak pisuak eusteko diseinaturik daude indarra egiteko baino. Esku bakoitzean hiru hatz lodi dituzte. Hala ere gizakiak baino askoz indartsuagoak dira.

Sontar planetan dute jatorria. Dentsitate handiko eta grabitate eremu handiko planeta da, horrela azaltzen da beraien gorpuzkera "zapaldua". Aro berriko denboraldietan gizakia baino baxuagoak dira baina askoz indartsuagoak.

Garondoan, atzealdean, arnasleku probikoa dute eta hori da haien ahulgunea. Irekigune hori elikatzeko ezezik klonatzeko ere erabiltzen dute[2].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sontaran guztiak arrak dira eta gizakietan emeak eta arrak bereizteko gai ez dira. Klonazioz ugaltzen dira, horregatik sontaran guztiak oso oso antzekoak dira. "The Invasion of Time" atalean Doktoreak dio sontaranak masa-klonazioak egin ditzaketela, milioi bat enbrioi minutuko, eta hamar minutu nahikoa dituztela heldua izateko. Sontarana heldua bihurtzen denean rango bat ematen zaio eta borrokara bidaltzen da.

Gizakiak klonatzeko gaitasuna ere badute. Likido berdez betetako tuboetan egiten dute. "The Sontaran Stratagem" eta "The Poison Sky" ataletan Martha Jones klonatu zuten[3] eta zerutik gasa zabaldu zuten Lurra sontaran klonazio planeta bihurtzeko asmoz. Gas hori sontaranentzako elikagaia zen.

Telesailean agertzen diren gehienek antzeko izena dute, "St...", "Sk...". Telesailean agertzen diren sontaran batzuk Styre, Stor, Stike, Staal, Skorr, Skaak... Bada sontaran berezi bat, Strax. Penitentzia gisa erizaina izatera kondenaturik dago eta iaurrerago "Paternoster taldeko" kide bihurtzen da, Doktorearen alde egiten duena[4].

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro klasikoko sontarana.

Sontaran inperioak 50.000 urte daramatza Rutan Host-ekin gerran eta horregatik gizarte drakoniarra eta oso militarizatua dute. Diziplina eta ohorea goresten dituzte eta gertatzen den guztia helburu militarraren arabera balioesten dute. Borrokan hiltzea da haien amets gorena[1].

Garondoan dute ahulguneak gainera beti aurrera egitera behartzen ditu. Erasora doazenean "Son-tar-ha!" leloa ohiukatzen dute behin eta berriz. Burdin jantzi gogorra dute baina aurrez aurreko borroka egiteko kaskoa kentzea ohorezkotat hartzen dute[5].

Teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro berriko telesailean "Sontaranen hamargarren borroka zelaia" espazio ontzi batek eta hainbat kapsulak osatzen dute. Misil nuklearrek ez diote kalterik eragiten espaziontziari, baina beste sontaran espazio ontzi baten misilek suntsitu egin dezakete. Kapsulak esferikoak dira eta sontaran bakarra daramate[6]. Hain txikiak izanik radarrek ezin dituzte detektatu.

Sontaranek mota askotako armak dituzte. Ohikoenak xiringa baten antza du; bi helduleko dituen barra bat da, muturra butxadurak libratzeko tresna baten itxurakoa duena. Hiru hatzekin erabiltzeko egina dago. Izpi desaktibatzailea jaurtitzen du etsaia babesgabe utziz. Energia pultso bat ere badenez sistema elektrikoak konpon ditzake, telegarratzailea adibidez. Seinale bat ere jaurti dezake kobrezko balak handitzea eragiten duena eta ondorioz gizakien armak ataskatzen dituena.

Erabiltzen duten armadurak Denboren Jaunen armekiko babes osoa dute baina gizakien ohiko armekiko kalteberak dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Sontaran» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  2. a b The Doctor Meets General Staal | The Sontaran Stratagem | Doctor Who. (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  3. (Ingelesez) «Martha Jones (clone)» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Strax» Doctor Who Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  5. The Sontarans' War in Time | Doctor Who: Flux. (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  6. (Ingelesez) Michael_C. «Doctor Who - Sontaran Battle Sphere Ver 2.0» www.renderosity.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]