Sor Navarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sor Navarra
Jatorria
Argitaratze-data1938
Estreinaldi-data1938ko abenduaren 7a
IzenburuaSor Navarra
Ezaugarriak
Genero artistikoazarzuela
Hizkuntzagaztelania
LibretistaLuis Tejedor (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaFederico Moreno Torroba

Sor Navarra kostunbrismo barruan kokatzen den Gerra Zibilean estrenatu zen zarzuela da. Egilea Federico Moreno Torroba (1891-1982) izan zen eta lehen aldiz Pepita Enbil eta Plácido Domingo Ferrer abeslariek interpretatu zuten; zarzuela hau abesten biak ala biak maitemindu ziren.[1]

Ezkerrean, Federico Moreno Torroba, zarzuelaren egilea, eskuinean, Plácido Domingo Ferrer.

Estreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pepita Enbil (1918-1994), "zarzuelako erregina" deitua, lehendabiziko saioetan kantatu zuen zarzuela hau, Plácido Domingo Ferrerekin, bere senarra izango zenarekin batera. Arrakasta handia izan zen eta, esaterako, Donostiako estreinaldian, kanta batzuk errepikatu behar izan zituzten. Ondoren, leku desberdinetan taularatu zen, esaterako, Bilboko Arriaga antzokian eta Sevillako Cervantes antzokia. 1955an azken aldian errepresentatu zen eta, ondoren, nahiko ahaztuta gelditu zen obra hau. Protagonista komentua ala maitasuna aukeratu behar duen Beriaingo gazte bat da.[2] Zarzuelaren abesti ezagunena Un momento me quisiste jota izan da.

2018ko otsailaren 28an eta martxoaren 1an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta Pepita Enbiliren jaiotzaren ehun urtean oroimenez, berriro ere taulatatu zen zarzuela hau, orduan Sasibill Elkarte Lirikoaren eskutik. [3]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarzuelak hiru ekitaldi ditu. Hirugarrena bi koadroetan antolatuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]