Sorrento
Sorrento Sorrento | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Probintzia | Napoles | |
Izen ofiziala | Sorrento | |
Jatorrizko izena | Sorrento | |
Posta kodea | 80067 | |
ISTAT kodea | 063080 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 40°37′40″N 14°22′25″E / 40.6278°N 14.3736°E | |
Azalera | 9,93 km² | |
Altuera | 50 | |
Mugakideak | Massa Lubrense eta Sant'Agnello | |
Demografia | ||
Biztanleria | 15.407 (2023ko urtarrilaren 1a) −998 (2018) | |
Dentsitatea | 1.547 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 081 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Aaiun, Mar del Plata, Niza, Skien, Kumano (en) , Santa Fe, City of Wanneroo (en) eta Eilat | |
Katastro kodea | I862 | |
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | |
Matrikula | NA | |
http://www.comune.sorrento.na.it/ |
Sorrento[1] (napolieraz: Surriento) Italiako udalerri bat da; Sorrentoko penintsulako iparraldeko kostaldean dago, Campania eskualdeko Napolesko probintzian.
Turismo-erakargarritasun handia dauka, besteak beste itsaslabar ikusgarriak daudelako. Luxuzko turismoa ere badago, goi-mailako hotelekin.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun turismorako helmuga turistiko ospetsua da. Napolestik eta Ponpeiatik erraz heltzen da. Napolesko golkora jotzen du, eta Sorrentoko penintsulako gune estrategikoan dago. Besteak beste, Napoles eta Vesubio mendia ikusten diren begiratokiak daude.
Garraioz, ferryek eta aerolabaingailuek lotzen dute udalerria Napoles, Amalfi, Positano, Capri eta Ischiarekin.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Sorrento) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13 | 13 | 15 | 18 | 23 | 26 | 29 | 30 | 26 | 22 | 17 | 14 | 20 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4 | 4 | 6 | 8 | 12 | 16 | 18 | 18 | 15 | 12 | 8 | 5 | 10 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 104 | 99 | 86 | 76 | 51 | 33 | 25 | 41 | 81 | 130 | 163 | 122 | 1011 |
Iturria: Intellicast[2] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz, Sorrento Greziakoa zela diote adituek; "Surrentum" zeukan izena. Gerora antzinako erromatarren esku egon zen, K.a. 89. urtetik aurrera, grekoen eragin handiz. Sorrentok aurrerapen handiena Erromatar Inperioaren aroan izan zuen, Capri Zesar Augustoren eta Tiberioren egoitza kutunena zenean. Artzapezpiku-hiri izan zen 420. urtetik aurrera. Edozein modutan ere, herrialde eta agintari askoren esku egon zen aurrerantzean: bizantziarrak, lombardiarrak, normandiarrak, musulmanak, espainiarrak, Napolesko Errepublika; eta 1861. urtetik aurrera, Italiakoa da.
Merkataritza-gune handia zegoen Sorrenton. Ospetsuak ziren bertan ekoiztutako ardoak, eta arrantza ere jarduera nagusia zen. Kokagune estrategikoan zegoen: itsaslabarrek zaintzen zuten herria, eta gainera harresia ere eraiki zuten herriaren hego-ekialdean.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrentoko ekonomiaren diru-iturri nagusiak turismoa (kulturakoa nahiz hondartzakoa), nekazaritza (intxaurrak, mahatsa, olibondoa, limoiak eta abar), elikagaigintza eta egurrez egindako eskulanak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua. Europako hiriak. .
- ↑ Intellicast. Sorrento historic weather averages in Italy. .