Tiberio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tiberio
Tiberius palermo.jpg
Antzinako Erromako senatari


Erromatar enperadorea

14ko irailak 18 dC - 37ko martxoak 16 dC
Zesar Augusto - Kaligula
Bizitza
Izen osoa Tiberius Claudius Nero
Jaiotza ErromaK. a. 42ko azaroaren 16a
Heriotza Miseno37ko martxoaren 16a
Hobiratze lekua Augustoren Mausoleoa
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Tiberius Claudius Nero
Ama Livia Drusila
Ezkontidea(k) Vipsania Agrippina
Julia Maior  (11 K. a. -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Julio-Claudian dynasty
Lanbidea
Lanbidea soldadua eta politikaria
Jasotako sariak
IMDb ch0017920

Tiberio (latinez Tiberius Caesar Dīvī Augustī Fīlius Augustus; Erroma, K. a. 42ko azaroaren 16a - Miseno, Bacoli, K. o. 37ko martxoaren 16a) erromatar enperadorea izan zen 14 eta 37 bitartean. Augustok, lehen enperadoreak, semeordetzat harturik, bere izenak eman zizkion. Hala ere, jaiotzez, Klaudia familiakoa zen Tiberio: Tiberio Klaudioren eta Liviaren semea zen. Hori dela-eta, julio-klaudiarra deitzen zaio leinu horri.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiberio Klaudioren eta Liviaren semea zen. Livia Augustorekin ezkondu zen bigarrenez, eta enperadorearen familiako kide bihurtu zen horrela Tiberio. Giro militarrean hezi zen, eta Panonian eta Dalmazian lortutako garaipenei esker ospetsu egin zen Erroman. K. a. 12. urtean, Augusto enperadoreak bultzatuta, bere emaztearengandik banatu eta haren alaba Juliarekin ezkondu zen. Sei urte geroago tribuno egin zuten baina, emaztearekin izan zituen arazo batzuk zirela-eta, Rodas uhartera erbesteratu zen. Enperadorearen kargua betetzeko legezko oinordekoak hil eta Julia atzerriratu zutenean, Erromara itzuli zen Tiberio eta garaipen sonatuak lortu zituen Germanian. Augustok, ondorioz, semetzat hartu zuen eta hura hil zenean, K. o. 12an, enperadore izendatu zuen senatuak.

Agintaldiko lehen urteetan sendotu egin zituen inperioko ekonomia eta erakundeak eta, horretarako, mugak zehazteaz gainera, gastu publikoak murriztu zituen. 23. urtean, Druso semea hil zenean, kontseilarien esku utzi zuen aginpidea eta ustelkeria nagusitu zen gobernuan. 27. urtean Capri uhartera erretiratu eta, Luzio Sejano pretorearen bidez, Erroma gobernatzen jarraitu zuen; historialari batzuen iritziz, ustelkeria, bortizkeria eta etikarik eza asko hedatu ziren garai hartan. 31. urtean, ordea, Sejano hiltzeko agindua eman zuen Tiberiok, eta hil aurretik oso erresuma sendoa antolatu zuen. Hil baino lehen, bere iloba Kaligula hautatu zuen oinordeko, eta berau izan zen Erromako hurrengo enperadorea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiberio Aldatu lotura Wikidatan