Sortzaile (geometria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Irudian, urdin koloreko zirkunferentzia gidatzailea da, eta beltza koloreko zirkunferentzia sortzailea da. Horri lotutako puntu batek epitrokoide deituriko irudia sortzen du: gorri koloreko kurba.

Geometrian, sortzailea ardatz batekiko biratuz edo arau batzuen arabera higituz, irudi geometriko bat sortzen duen puntua, lerro zuzena edo lerro makotua da. Adibidez, lerro zuzen batek (sortzaileak), beraren paraleloa den ardatz baten inguruan biratuz, zilindro bat sortzen du.

Sortzailea lerro zuzen bat beste zuzen gidatzaile (biraketa-ardatz deiturikoa) baten inguruan biratzen bada, gainazal konikoa, zilindrikoa eta abar sortuko du. Sortzailea kurba bat bada, genera esferak, elipsoideak eta abar sortuko ditu. gidatzaile bat edo gehiagoren gainean higitzen bada, gainazal erregelatu bat sortzen du.

Sortzailea lerro makotu bat izan daiteke, esaterako, zirkunferentzia bat biratzen dena beste zirkunferentzia gidatzaile baten gainean, ukituz. Berari lotutako puntu batek erruleta zikloidal deituriko ibilbide makotua sortzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]