Edukira joan

Sotera Novia de Salcedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sotera Novia de Salcedo
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1818
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaBilbo1891ko otsailaren 13a (72/73 urte)
Familia
AitaPedro Novia de Salcedo
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta idazlea

Sotera Caya Dominga Ramona Novia de Salcedo (Bilbo, Bizkaia, 1818Ibidem, 1891ko otsailaren 13a) esploratzaile eta idazlea izan zen.[1] 1850 eta 1856 urteen artean egin zituen bidaien berri ematen zuen eguneroko bat idatzi zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaioa, Pedro Novia de Salcedo eta Juana de Ocioren alaba izan zen.[2][3]

Bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850eko urriaren 2an irten zen Bilboko portutik bere senarra zenarekin batera, Sebastián Romecín boliviarra, Ameriketara bidaiatzeko asmoarekin.[2] Londresetik Saint Thomasera, eta handik Panamara joan ziren.[2][3] Bere egunerokoaren arabera, Sain Thomaseko portuan esklabuak ikusi zituen lanean, eta eramaten zituzten arropa urriek arreta deitu zioten.[2] Ondoren, Ekuador, Peru eta Txile zeharkatu zituzten Boliviako portura heldu arte.[2][3] La Pazen egonkortu eta handik Andeak eta Titikaka esploratzeko bidaia desberdinak egin zituzten, 1850 eta 1856. urteen artean, non zenbait objektu eskuratu zituen, besteak beste, Aymaren piktograma bat.[2] Bolivian zela zenbait pertsonaia ezagunekin harremandu zen, besteak beste, Modesta Sanginés Uriarte (1832-1887) eta Juan de Ondarzarekin.[2] Horrez gain, Bilboko pertsonaiekin elkarbanatu zituen gutunak ezagutzen dira, adibidez, Matilde Orbegozorekin.[2]

1856an Bilbora itzuli zen eta hortik aurrera zer egin zuen ez da ezagutzen.[2]

Dokumentazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, Iker eta Javier Madariaga liburu-saltzaileek Novia Salcedo familiaren artxiboak eskuratzean pertsonaia honen berri izan zuten, ordura arte emakume esploratzaile honen informaziorik ez zen ezagutzen.[2][3] 2017tik Sotera Novia de Salcedoren egunerokoa, berak eskuratutako piktograma, zein beste hainbat material, Artxibo Historiko Nazionalean daude.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]