Speculum (literatura generoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Speculum edo ispilua (latinez: speculum) batez ere Erdi Aroan landu zen literatur genero bat da. Mota honetako lanetan erretratu moralak edota pertsona idealaren ereduak erakusten dira, izan maila espekulatiboan (teologia edo filosofia gaiak) nahiz, kasu gehienen antzera, mila praktiko eta moralean.

Estilo honetako lanak hainbat pertsona motak izan beharreko portaera eta ezaugarri idealak finkatzen saiatzen dira: ikasle, maisu, printze (erregimentu, irakaspen edo principum speculum, printzeen ispilu), seme, eta abarrentzat. Perfekzio edo ideal hori lortzeko modu praktikoak azaltzen dituzte, eta gehienetan erlijio gizonek idatziak eta nobleziari zuzenduak daude.

Agustin Hiponakoa Jainkoaren Hiria lanean aurkitzen den erregeen ispilua (regum speculum) da ezagunenetarikoa. Lan honetan, egilea errege eredugarriaz mintzo da: zuzena da, apala, bakarrik gizon bat den eta boterea jainkoarengandik jasotzen duen kontziente da, eta azken hau maitatu eta errespetatzen du. Gainera, errege eredugarriak motela izan behar du mendekatzeko orduan eta azkarra barkatzerakoan .

Gregorio I.a aita santuak gida erlijiosoen eta artzain onaren ispilu bat ere planteatzen du, non irakastera ausartzen diren ezjakinak, ikasitakoa euren bizitzetan aplikatzen ez dutenak, besteekiko gupidarik sentitzen ez dutenak eta elkarrizketetan entzuten ez dutenak kritikatzen baitiren.

Geragokoak dira "Hungariako Eztebe I.aren jakinarazpenak", hamar kapituluko testu bat osatzen dutenak eta errege hungariarrak San Emeriko bere semeari idatziak, errege on baten ezaugarriak zerrendatuz. Atzerritarrei harrera egin eta beraiengandik ikasteko, Eliza eta kristautasuna, inork erasotu ez ditzan, ororen gainetik jartzeko, errezatzeko, pazientzia izateko eta errukibera eta epaile zuzen izateko aholkatzen dio.[1] Antzekoak dira Frantziako San Luis IX.enaren jakinarazpenak, XIII. mendekoak, non erregeak bere semeari gobernari ona izateko aholkuak ematen baitizkion.

XII. mendekoa da gai espekulatiboei buruzko Beauviseko Bizenteren Speculum maius lana. Garai beretsuan idatzi zen Speculum humanae salvationis (Gizakiaren salbaziaoren ispilua). Karoligiarren artean Speculum bat idazten lehena Yorkekok Alkuino izan zen, bere Liber de virtutibus et vitiis (Bertute eta bizitzei buruzko liburua).

Innos Biffi-ren arabera, Erdi Aroko ispiluak antzinako obra didaktikoekin konpara daitezke. Adibidez Senekaren “De clementia” edo Plinio Gaztearen "Trajanori laudorioa".

Ikus ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Corpus Juris Hungarici.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espasa Calpe entziklopedia, “espejo” hitza (ed. 1924).
  • Innos Biffi, Dhuoda, educare nel medioevo, Jaca Book, Milan 1997, ISBN 88-16-40429-9