Spider-Man: Into the Spider-Verse
Spider-Man: Into the Spider-Verse 2018ko Bob Persichetti, Peter Ramsey eta Rodney Rothman estatubatuar zinema zuzendarien animaziozko superheroi filma da. Marvel Comicsen argitaletxeko Miles Morales / Spider-Man pertsonaian oinarritzen da, "Spider-Verse" izeneko multibertsoan kokatzen delarik.[1] Besteak beste, Animaziozko film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Peter Parker hil egin den unibertso paralelo batean, Miles Morales izeneko gazte bat da Spider-Man berria, bigarren hezkuntzako ikaslea. Hala ere, Wilson Fisk (Kingpin) mafia buruzagiak "Super Kolisorea" eraikitzen duenean, Peter Parkerren beste bertsio bat ekartzen du, eta hau Miles irakasten saiatzen da Spider-Man hobeago bat izan dadin. Baina ez da unibertso honetan sartuko den Spider-Man bakarra, heroiaren lau bertsio ezberdin azaltzen dira eta. Bere jatorrizko unibertsoetara bueltatzen saiatuko dira, errealitate guztia kolapsatu ez dadin.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|