Marvelen unibertso zinematografikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Marvelen unibertso zinematografikoa (ingelesez: Marvel Cinematic Universe) Marvel Estudioek argitaratutako komiki ezberdinetan oinarritzen diren filmek osatzen duten frankizia da, egundoko irabaziak eman dituena.

Filme guztiak irudimenezko unibertso berean gertatzen dira, protagonistak diren superheroien ikuspuntutik deskribatuak, denak Marvel Comics-en argitaralpenetan oinarrituak. Unibertso honetan, hainbat gertaera eta pertsonaia gurutzatzen dira.

Kaleratu zen lehen filma Iron Man (2008) izan zen, eta honen ondoren The Incredible Hulk (2008), Iron Man 2 (2010), Thor (2011), Captain America: The First Avenger (2011); eta azkenik, The Avengers (2012), aurreko filmetako protagonistek talde bat eratzen dutena, eta estudioak frankiziako Lehen Fasea deitutako multzoa osatuz. Bigarren Fasea beste bost pelikulez osatua egongo da, une honetan garapen-fase desberdinetan daudenak: Iron Man 3(2013, estreinatua jada),Thor: The Dark World (2013, dagoeneko estreinatua), Captain America: The Winter Soldier (2014), Guardians of the Galaxy (2014), eta azkenik The Avengers: Age of Ultron (2015). Hirugarren Fasea hasiko duen filma Ant-Man(2015) izango da, eta gainera estudioek Doctor Strange pertsonaiari buruzpelikula bat egitea dute pentsatuta fase horretarako.

Frankizia gisa, pelikulek kritika positiboak lortu dituzte, eta egundoko arrakasta merkatuan, historian zehar diru gehien lortu duen hirugarren frankizia izanik, Harry Potter-en eta James Bond-en atzetik.

Gainera, Marvel Estudioek unibertso berean girotutako telesail bat ekoitzi dute, Agents of S.H.I.E.L.D. (S.H.I.E.L.D.-eko Agenteak), mundu mailako segurtasunaz arduratzen den erakunde sekretu bateko agenteen (ez superheroien) gorabeherak kontatuz. Hemengo gertakariak The Avengers filmeko gertakarien ostean kokatzen dira, eta Thor: The Dark World filmeko argumetuekin gurutzatzen da atal bat.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Estreinaldia (AEB) Zuzendaria Gidoigilea(k) Ekoizlea(k) Banatzailea
Lehen denboraldia
Iron Man 2008ko maiatzaren 2a Jon Favreau Mark Fergus, Hawk Ostby, Art Marcum eta Matt Holloway Avi Arad eta Kevin Feige Paramount Pictures
The Incredible Hulk 2008ko ekainaren 13a Louis Leterrier Zak Penn Avi Arad, Gale Anne Hurd eta Kevin Feige Universal Pictures
Iron Man 2 2010eko maiatzaren 7a Jon Favreau Justin Theroux Kevin Feige Paramount Pictures
Thor 2011ko apirilaren 21a Kenneth Branagh Gidoia: Ashley Edward Miller, Zack Stentz eta Don Payne
Istorioa: J. Michael Straczynski eta Mark Protosevich
Captain America: The First Avenger 2011ko uztailaren 22a Joe Johnston Christopher Markus eta Stephen McFeely
The Avengers 2012ko maiatzaren 4a Joss Whedon Gidoia: Joss Whedon
Istorioa: Zak Penn eta Joss Whedon
Marvel Studios
Bigarren deenboraldia
Iron Man 3 2013ko maiatzaren 2a Shane Black Drew Pearce Kevin Feige eta Jon Favreau Marvel Studios
Thor: The Dark World 2013ko azaroaren 8a Alan Taylor Don Payne Kevin Feige
Captain America: The Winter Soldier 2014ko apirilaren 4a Anthony eta Joe Russo Christopher Markus eta Stephen McFeely
Guardians of the Galaxy 2014ko abuztuaren 1a James Gunn James Gunn
Nicole Perlman
The Avengers: Age of Ultron 2015eko maiatzaren 1a Joss Whedon Joss Whedon
Hirugarren denboraldia
Ant-Man 2015eko uztailaren 31a Edgar Wright Edgar Wright eta Joe Cornish Kevin Feige Marvel Studios

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Filma
Iron Man
(2008)
The Incredible Hulk
(2008)
Iron Man 2
(2010)
Thor
(2011)
Captain America: The First Avenger
(2011)
The Avengers
(2012)
Iron Man 3
(2013)
Thor: The Dark World
(2013)
Captain America: The Winter Soldier
(2014)
Steve Rogers
Amerika Kapitaina
  Chris Evans  Chris Evans (kameoa) Chris Evans
Nick Fury Samuel L. Jackson   Samuel L. Jackson   Samuel L. Jackson
Tony Stark
Iron Man
Robert Downey Jr.   Robert Downey Jr.  
Bruce Banner doktorea
Hulk
  Edward Norton
Lou Ferrigno
(ahotsa)
  Mark Ruffalo
Lou Ferrigno
(ahotsa)
Mark Ruffalo
 
Thor   Chris Hemsworth   Chris Hemsworth   Chris Hemsworth  
Natasha Romanoff
Alargun Beltza
  Scarlett Johansson   Scarlett Johansson   Scarlett Johansson
Clint Barton
Belatz Begi
  Jeremy Renner   Jeremy Renner  
Loki   Tom Hiddleston   Tom Hiddleston   Tom Hiddleston  
Virginia "Pepper" Potts
Pepper Potts
Gwyneth Paltrow   Gwyneth Paltrow   Gwyneth Paltrow  
J.A.R.V.I.S. Paul Bettany
(ahotsa)
  Paul Bettany
(ahotsa)
  Paul Bettany
(ahotsa)
 
Agente Phil Coulson Clark Gregg   Clark Gregg   Clark Gregg  
Erik Selvig irakaslea   Stellan Skarsgård   Stellan Skarsgård   Stellan Skarsgård