Iron Man (2008ko filma)
Iron Man (euskaraz Burdinezko Gizona) 2008ko Jon Favreau estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Stan Lee, Larry Lieber, Don Heck eta Jack Kirby komikigileen Marvel Comics argitaletxeko izen berdineko Iron Man komiki eta superheroian oinarritua dago. Bertan, Robert Downey, Jr., Terrence Howard, Jeff Bridges, Shaun Toub eta Gwyneth Paltrow aktoreek antzeztu zuten.
Filmak ikuslegoari dagokionez lortutako arrakastari esker beste bi jarraipen izan ditu: Iron Man 2 (2010) eta Iron Man 3 (2013), gainera superheroi hau Marvel Comics argitaletxeko beste superheroiekin batera The Avengers ("Mendakatzaileak") filman ere agertu zen.
Filma honetako abesti nagusia Black Sabbath ingeles rock musika taldeko izenburu berdineko Iron Man abesti ospetsua izan zen.
Filmak Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria, gainera bi BAFTA Sarietarako izendapenak ere jaso zituen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tony Stark (Robert Downey, Jr.) estatubatuar ekipo hidrauliko eta armagintza enpresaburuak bere armen ondorioz izandako ezbehar larri baten ondoren bere iragan ilunari aurre egin beharko dio. Azken belaunaldiko burdinezko armadura berezi bat eraiki eta "Burdinezko Gizona" bilakatuko da, mundu osoan gaiztakeriaren aurka borrokatuko den superheroia.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Robert Downey Jr.: Tony Stark / Iron Man
- Terrence Howard: James "Rhodey" Rhodes teniente kolonela
- Jeff Bridges: Obadiah Stane
- Gwyneth Paltrow: Pepper Potts
- Shaun Toub: Yinsen
- Faran Tahir: Raza
- Paul Bettany: JARVIS
- Leslie Bibb: Christine Everhart
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iron Man filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Iron Man filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
|
- 2008ko filmak
- Jon Favreauk zuzendutako filmak
- Nick Cassavetesek zuzendutako filmak
- Mark Fergusek idatzitako filmak
- Hawk Ostbyk idatzitako filmak
- Jon Favreauk idatzitako filmak
- Robert Downey Jr.ek antzeztutako filmak
- Terrence Howardek antzeztutako filmak
- Jeff Bridgesek antzeztutako filmak
- Gwyneth Paltrowek antzeztutako filmak
- Shaun Toubek antzeztutako filmak
- Clark Greggek antzeztutako filmak
- Bill Smitrovichek antzeztutako filmak
- Paul Bettanyk antzeztutako filmak
- Jon Favreauk antzeztutako filmak
- Samuel L. Jacksonek antzeztutako filmak
- Sayed Badreyak antzeztutako filmak
- Tim Guineek antzeztutako filmak
- Nazanin Boniadik antzeztutako filmak
- Will Lymanek antzeztutako filmak
- Jim Cramerrek antzeztutako filmak
- Tim Griffinek antzeztutako filmak
- Stan Leek antzeztutako filmak
- Patrick O'Connellek antzeztutako filmak
- Reid Harperrek antzeztutako filmak
- Avi Aradek ekoitzitako filmak
- Kevin Feigek ekoitzitako filmak
- Marvel Studiosek ekoitzitako filmak
- New Line Cinemak ekoitzitako filmak
- Iron Man filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak