Spinning Jenny

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spinning Jennyren eredu bat Hasierako Industrialisazioaren Museoan, Wuppertal, Alemania

Spinning Jenny (eusk. "Jenny irulea") 1765ean James Hargreaves izeneko arotzak asmatu zuen iruteko makina zen. Asmakizuna, Oswaldtwistlen, Lancashireko Ingalaterrako eskualdean egin zuen. Oso sinplea zen baina ohiko goruen parean sei edo zortzi aldiz hari gehiago ekoizten zuen. Historian lehen aldiz ez ziren gizakiaren atzamarrak behar haria egiteko. 1770. urtean patentatu eta oso azkar hedatu zen hari ekoizteko ahalmena izugarri handituz.

Ingalaterrako Industria Iraultzaren lehen aldian egon ziren gertaeren artean, giltzarrietatik erabakigarrienetariko bat izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]