StatusNet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Statusnet
Jatorria
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaPHP
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Affero General Public License
Euskaraz
EuskarazBai
status.net
kronologia
StatusNet pump.io eta GNU social (en) Itzuli

StatusNet kode irekiko mikroblogintza zerbitzari bat da, PHP lengoaian idatzia dagoena. OStatus estandarrean oinarriturik dagoenez gune ezberdinetako erabiltzaileen artean mezu trukatze zuzena ahalbidetzen du. Zerbitzua nahi eran instalatu eta bere edukiak kontrolpean edukitzeko aukera ematen du. StatusNet erabiltzen duen gunerik ezagunena Identi.ca da. Euskaraz martxan da status.blogsoviet.com sarea.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • XMPP protokolo bidez erabiltzeko aukera Jabber/Google Talk.
  • OpenID autentifikazioa.
  • OStatus protokoloa onartzen duten beste sareetako oharretara harpidetzeko aukera.
  • SMS bidezko eguneraketa eta oharrak.
  • Twitterrekin interakzioan aritzeko APIa.
  • Hashtagak.
  • Interfazea euskeraz eta beste hizkuntzetan.
  • Taldeak (Bangtagak).
  • URL laburtze automatikoa.
  • Geolokalizazio eta mapak.
  • Fitxategi erantsiak.
  • Youtube, Vimeo, Flickr, Twitpic, Yfrog eta gisa bereko guneetako eduki txertatuak.
  • 140 karakteretik gorako mezuak idazteko aukera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.