Camille Chautemps

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camille Chautemps
Camille Chautemps (1885-1963).jpg
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1937ko ekainaren 22a - 1938ko martxoaren 13a
Léon Blum - Léon Blum
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1933ko azaroaren 26a - 1934ko urtarrilaren 30a
Albert Sarraut - Édouard Daladier
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1930eko otsailaren 21a - 1930eko martxoaren 2a
André Tardieu - André Tardieu
Blason tours 37.svg
Tourseko mayor of Tours (en) Itzuli

1919 - 1925
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

Bizitza
JaiotzaParis1885eko otsailaren 1a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaWashington1963ko uztailaren 1a (78 urte)
Familia
AitaÉmile Chautemps
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Stade Français Paris-
 
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)SNCF
KidetzaGrande Loge de France (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Erradikala (Frantzia)
Radical-Socialist and Radical Republican Party (en) Itzuli

Find a Grave: 25049415 Edit the value on Wikidata
Signature de Camille Chautemps - Archives nationales (France).png

Camille Chautemps (Paris, 1885eko otsailaren 1a - Washington, 1963ko uztailaren 1a) frantziar politikaria izan zen. Hiru aldiz izan zen Frantziako lehen ministro.

Alderdi Erradikaleko kidea izan zen, baita bere familia ere. Abokatua eta errugbi jokalaria izan zen Stade Français Paris taldean. 1906an sartu zen Frantziako Ekialde Handian eta 1940an utzi zuen masoneria.

Diputatua, senataria eta Édouard Herriot, Paul Painlevé eta Aristide Brianden gobernuetako kidea izan zen. Ezkerreko zentroko bi koalizio-gobernu zuzendu zituen, 1930eko otsailetik martxora eta 1933ko azarotik 1934ko urtarrilera. Bigarren gobernua Stavisky aferraren ondorioz erori zen.

Léon Blum Fronte Popularraren gobernuan Estatu ministro izan zen 1937an. 1937ko ekainean Blum ordezkatu zuen lehen ministro karguan. Franko debaluatu eta trenbideak nazionalizatu zituen.

1938ko martxoan amaitu zuen agintaldia, eta geroago lehen ministrorde izan zen Édouard Herriot, Paul Reynaud eta Philippe Pétainekin. Alemaniaren inbasioaren aurrean, armistizioa onartzeko presioa egin zuen.

Estatu Batuetara bidali zuten misio ofizialean, eta han Pétainen gobernutik urrundu zen. Frantzian kondenatu zuten etsaiarekin kolaboratzeagatik eta 1954an amnistiatu zuten.