Jean-Paul Belmondo
Jean-Paul Charles Belmondo (ʒɑ̃pɔl bɛlmɔ̃do ahoskatua; Neuilly-sur-Seine, 1933ko apirilaren 9a - Paris, 2021eko irailaren 6a) zinema-aktore frantsesa izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arte Dramatikoko Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen. Gaztetan, boxeolaria eta antzerki-aktorea izan zen. 1957an hasi zen zineman, eta, 1959an, Jean-Luc Godarden À bout de souffle filmeko protagonista izan zen. Film hori nouvelle vagueko garrantzitsuena izan zen, eta berebiziko ospea ekarri zion Belmondori. Gizonezkoen edertasunaren ohiko eredua aldatu zuen (ederren artean itsusiena deitu zioten). 1965ean, Godarden Pierrot, le fou film ospetsuan parte hartu zuen.
Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.