Steve Austin
Steve Austin | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Steven James Anderson |
Jaiotza | Austin, 1964ko abenduaren 18a (60 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Marina del Rey |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna ezezaguna Jeanie Clarke (en) (1992ko abenduaren 18a - 1999ko maiatzaren 10a) Debra Marshall (2000ko irailaren 13a - 2003ko otsailaren 5a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Edna High School (en) University of North Texas (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, borrokalari profesionala, podcasterra eta ahots-aktorea |
Pisua | 114 kilogramo |
Altuera | 186 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Kidetza | The Hollywood Blonds (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
brokenskullranch.com | |
|
Steve Austin —jaiotza izenez, Steven James Anderson; borrokalari izenez, Stone Cold Steve Austin— ( AEB, 1964ko abenduaren 18a), aktorea, ekoizlea eta erretiratutako borrokalari profesionala da. Eragin handiena izan duten borrokalari profesionaletako bat dela jotzen da. Parte hartu zuen World Wrestling Federation enpresaren garapenean eta arrakastan, Attitude Era delakoan (borroka profesionalak 1990eko hamarkadaren bukaeran eta 2000ko hamarkadaren hasieran izan zuen goraldia).
Borroka profesionaleko ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Austinek 1989an hasi bere ibilbidea borroka profesionalean, Ipar Texasko Unibertsitatean amerikar futbolean jokatu ondoren. 1991n World Championship Wrestling (WCW) enpresarekin kontratua sinatu zuen, eta borrokalaritzat Stunning Steve Austin pertsonaia hartu zuen (borrokalekuko teknikari gaizto bat), eta bi aldiz irabazi zituen WCW Munduko Telebista Txapelketa eta WCW Estatu Batuetako pisu astunen txapelketa; bai eta WCW World Tag Team Championship eta NWA World Tag Team Championship taldekako txapelketak ere, aldi banatan, Brian Pillman lagun zuela (Hollywood Blondes izen artistikoarekin). Extreme Championship Wrestling (ECW) enpresarekin denboraldi labur batez lan egin ondoren, Austinek World Wrestling Federation enpresarekin (WWF, gaur egun WWE) sinatu zuen 1995ean.
WWFn, Austini pertsonaia berri bat eman zioten: Stone Cold Steve Austin izenekoa, aiurri txarrekoa, ausarta eta establishmentaren aurkako antiheroia. Attitude Era garaiko borrokalaririk ospetsuena bihurtu zen. WWF txapelketa sei aldiz irabazi zuen, WWF Intercontinental txapelketa bitan, Million Dollar txapelketa behin, eta WWF Tag Team Championship lau aldiz; hartara, WWF Hiruko Koroa irabazi duen bosgarren borrokalaria da. Gainera, Royal Rumble hiru aldiz irabazi izanaren errekorra du, 1996ko King of the Ring titulua irabazi zuen, eta WWFko ordainpeko ekitaldi askotan protagonista izan zen, besteak beste lau aldiz WrestleMania ekitaldian (WWFren ekitaldi enblematikoena). 2003an, borrokalekuetako lehiaketatik erretiratu behar izan zuen, belauneko lesio ugari izan ondoren eta 1997ko SummerSlam ekitaldian lepoko lesio larri bat izan ostean. Geroago, 1997an bertan, bere enpresako autoritate figuratzat aritu zen. 2009an, WWE enpresako ospearen aretoan sartu zuten. 2022an, erretiroa hartu eta 19 urtera, borrokalekuetako lehiara itzuli zen, eta Kevin Owens garaitu zuen WrestleMania 38 ekitaldian.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
1999 | Beyond The Mat | Steve Austin bera | Dokumentala |
2005 | The Longest Yard | Dunham zaindaria | |
2007 | The Condemned | Jack Conrad | |
2009 | Damage | John Brickner | Zuzenean bideora |
2010 | The Expendables | Dan Paine | |
2010 | The Stranger | Arrotza | Zuzenean bideora |
2010 | Hunt to Kill | Jim Rhodes | Zuzenean bideora |
2010 | Whoop Ass | Bera | Film laburra |
2011 | Recoil | Ryan Varrett | Zuzenean bideora |
2011 | Knockout | Dan Barnes | Zuzenean bideora |
2011 | Tactical Force | Tate | Zuzenean bideora |
2012 | Maximum Conviction | Manning | Zuzenean bideora |
2013 | The Package | Tommy Wick | Zuzenean bideora |
2013 | Helduak 2 | Tommy Cavanaugh | |
2014 | Chain of Command | Ray Peters | Zuzenean bideora |
2015 | Smosh: The Movie | Steve Austin bera |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala.
- «The Steve Austin Show», PodcastOne.
- «Stone Cold Steve Austin», WWE.com.
- «Steve Austin», IMDb.