Stjepan Filipović

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Stjepan Filipović
Stjepan Stevo Filipović.jpg
Bizitza
Jaiotza Opuzen Itzuli1916ko urtarrilaren 27a
Herrialdea  Jugoslaviako Erresuma
Heriotza Valjevo Itzuli1942ko maiatzaren 22a (26 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra: urkatzea
Jarduerak
Jarduerak partisanoa eta Erresistentziaren kidea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa League of Communists of Yugoslavia Itzuli

Stjepan Filipović (Opuzen, Kroazia-Eslavoniako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa, 1916ko urtarrilaren 27aValjevo, Serbia, 1942ko maiatzaren 22a) Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen kroaziar partisano bat izan zen. Ardatzeko potentziek preso hartu eta exekutatu zuten. Gerra ondoren Jugoslaviako heroi nazional izendatu zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stjepan Filipović 1916ko urtarrilaren 27an jaio zen, Austria-Hungariako Inperioaren kostaldeko Opuzen herrian (egun, Kroazia). Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehenago, garai hartan Jugoslaviako Erresumakoak ziren Mostar (gaur egun, Bosnia eta Herzegovina) eta Kragujevac (gaur egungo Serbia) herrietan bizi izan zen. 1937an langile mugimenduetan militatzen hasi zen, baina 1939an atxilo hartu zuten eta urtebete egin zuen kartzelan. 1940an, Jugoslaviako Alderdi Komunistako kide bihurtu zen.

1941ean, partisanoen Tamnavsko-Kolubarski batailoiko buruzagitzara iritsi zen. 1942ko otsailaren 24ean, Ardatzeko potentziek preso hartu zuten eta urte bereko maiatzaren 22an, Alemaniak Jugoslavia okupatua eta kontrolpean zuenean urkatu zuten, Valjevon. Soka lepoan jarri ziotenean, Stjepan Filipovićek bi besoak desafioz altxatu eta oihu egin zuen: «Heriotza faxismoari, askatasuna herriari!». Halaber, jugoslaviar herritarrei ez errenditzeko eta inbaditzaileen aurka borrokan segitzeko dei egin zien. Une hartantxe ateratako argazkian oinarrituta, gerora haren oroimenez bi estatua altxatu ziren Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistan: bata, hil zuten herrian, Valjevon (Serbian); bestea, haren jaioterrian, Opuzenen (Kroazian). Azken monumentu hori, 1968an eraikia, 1991n suntsitu zuten;[1] Kroaziako Kultura Ministerioaren asmoa da estatua berreraikitzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stjepan Filipović Aldatu lotura Wikidatan