Stockholmgo Behatokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Stockholmgo Behatokia
Stockholms observatorium
Observatoriet-2003-05-05.jpg
Kokapena
Antzinako herrialdea Union between Sweden and Norway
Herrialdea  Suedia
Suediaren banaketa administratiboa Stockholmgo konderria
Municipality of Sweden Stockholm udalerria
Kokapen fisikoa Observatorielunden
Koordenatuak 59° 16′ 18″ N, 18° 18′ 30″ E / 59.27167°N,18.30833°E / 59.27167; 18.30833Koordenatuak: 59° 16′ 18″ N, 18° 18′ 30″ E / 59.27167°N,18.30833°E / 59.27167; 18.30833
Historia eta erabilera
Irekiera 1753
Jabea Suediako Zientzien Errege Akademia
Stockholm udalerria
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arkitektura
Arkitektoa Carl Hårleman
Ondarea

Stockholmgo Behatokia (suedieraz: Stockholms observatorium) XVIII. mendean Suediako hiriburu den Stockholmen sortutako astronomia instituzio bat da. Gaur egun Stockholmgo Unibertsitatearen zati da. Oraindik bi behatoki historiko mantentzen ditu Stockholm inguruan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen behatokia Suediako Zientzien Errege Akademiak sortu zuen Per Elvius idazkariaren ekimenez. Eraikuntza 1748an hasi zen Carl Hårleman arkitektoaren diseinuen arabera, eta 1753an amaitu zen. Behatokiko lehen zuzendaria Pehr Wilhelm Wargentin izan zen. Honen ondorengo zuzendarien artean, Hugo Gylden eta Bertil Lindbad daude.

XVIII. mendeko behatokiak, gaur egun museo bezala funtzionatzen du. Behatoki berri bat eraiki zen Saltsjöbadenen, Stockholmen kanpoaldean eta 1931n amaitua (lan honen arkitektoa Axel Anderberg izan zen. Hala ere, egungo behaketa gehienak ia soilik Suediatik kanpora eta ekuatoretik gertuago dauden behatokietan egiten dira.

Behaketa areto zaharra, XIX. mendean goialdeko kupula eraiki zen arte erabili zena.

Institutua Akademiatik Unibertsitatera eraman zen 1973an eta gaur egun Stockholmeko erdialdearen kanpoaldean dago.

Hjalmar Branting gazteak, ondoren sufragio unibertsal bidez hautatua izan zen lehen Lehen Ministroa izango zena, matematikari laguntzaile bezala lan egin zuen Stockholmgo behatokian 1879tik 1880 arte eta 1882tik 1883 arte

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stockholmgo Behatokia Aldatu lotura Wikidatan