Stormé DeLarverie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stormé DeLarverie

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakViva May Thomas
JaiotzaNew Orleans, 1920(e)ko hamarkada
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBrooklyn2014ko maiatzaren 24a (84/94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista eszenikoa, LGBT ekintzailea, segurtasuneko jagolea, zeremonialaria, abeslaria, aktorea eta Drag kinga
Musika instrumentuaahotsa
IMDB: nm1658292 Edit the value on Wikidata

Stormé DeLarverie (New Orleans, 1920ko abenduaren 24aNew York, 2014ko maiatzaren 24a) emakume, lesbiana butch, beltz eta drag king bat izan zen. Poliziarekin izandako borroka Stonewalleko istiluak piztu zituen txinparta izan zen, polizia bati jo zuenean jendetzaren erreakzioa eragin baitzuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Orleansen jaio zen, ama afroamerikarra eta aita zuria zituela.

LGTB ekintzailea izan zen, eta LGBT askapen-mugimenduaren ikono gisa gogoratua da. Stonewalleko matxinada berak piztu zuela uste delako da ezaguna. Jewel Box Revue ikuskizunaren aurkezle izan zen arraza segregazioari aurka egiten zion drag antzezlana. New Yorkeko Greenwich Villageko lesbianen babeserako patruilako bizkartzain ere izan zen.[2] Apollo Antzokian eta Radio City Music Hall-en aurkezlea izan zen. Beste lan asko egin zuen: abeslari, segurtasun-zaindari, bizkartzain eta kaleko patruilako boluntario gisa. LGBT komunitateko Rosa Parks izengoitia ere eman zaio.[3][4] Urte asko Hotel Chelsea ospetsuan bizi izan zen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1] Stonewall Vets: Stormé DeLarvarie.
  • [2] Biografia Mujeres Bacanas webgunean.
  • (Ingelesez):[3] Biografia Youtuben.