Stranraer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Stranraer
An t-Sròn Reamhar
Stranrawer
 Erresuma Batua
Stranraer - view west.JPG
Administrazioa
Herrialdea  Erresuma Batua
Eskualdea Dumfries eta Galloway
Izen ofiziala Stranraer
Postakodea DG9
Geografia
Koordenatuak 54° 54′ 05″ N, 5° 02′ 06″ W / 54.901388888889°N,5.035°W / 54.901388888889; -5.035Koordenatuak: 54° 54′ 05″ N, 5° 02′ 06″ W / 54.901388888889°N,5.035°W / 54.901388888889; -5.035
Stranraer hemen kokatua: Eskozia
Stranraer
Stranraer
Stranraer (Eskozia)
Demografia
Biztanleria 10,593 bizt.
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 01776
Ordu eremua UTC±00:00
http://www.stranraer-scotland.com/

Stranraer (Eskoziako gaeleraz: An t-Sròn Reamhar, eskozieraz: Stranrawer), Eskozia hegoaldeko udalerria da, Dumfries eta Galloway eskualdeko bigarren hiri handiena. 2011ko erroldaren arabera 10.593 biztanle ditu. Eskualdearen mendebaldean dagoen Wigtownshire konderriko administrazioaren egoitza bertan dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaelerazko An t-Sròn Reamhar izenak "sudur lodia" esan nahi du, dena den Ptolomeok aipatu zuen "Rerigorum" asentamenduaren aldaera izan liteke Reamhar hitza.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rhins of Galloway penintsulako herri handiena da. Ryan aintziraren ertzean kokaturik dago, penintsularen istmoaren iparraldeko kostaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1307an Eskoziako lehenengo independentzia gerran borroka latza izan zen bertan. Bertako biztanleek gogor egin zieten aurre inbaditzaileei. Dungal MacDouall zen bertakoen nagusia eta etsaiak exekutatu ondoren beren buruak Eduardo I.a Ingalaterrakoari itzuli zizkion.

1510an San Joan gaztelua eraiki zen, L itxurako dorretxea. 1596an inguruko lurrak Baroi burgo bihurtu ziren eta 1600an Stranraer merkotu herri izendatu zuten. Garai bertsuan Dumfriesekin errepidez lotuta gelditu zen eta 1617an Errege Burgo bihurtu zen.

Stranraerreko lehenengo kaia XVIII mendearen erdialdera eraiki zen eta 1820an handitu egin zuten. Ordutik Irlandarako ferrientzako portu nagusia bihurtu zen. 1861ean Dumfriesekin lotzen zuen trenbidea inauguratu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stranraer Aldatu lotura Wikidatan