Suessetani
Itxura
| Mota | talde etniko historiko |
|---|
Suessetanoak[1] edo suessetanak (Suessetani iturri klasikoetan) Iberiar Penintsulako erromatarren aurreko herria zen, eta batez ere Arba ibaiaren arroko lautadan bizi ziren (Ebro ibaiaren iparraldeko adarra), egungo Cinco Villasen, Aragoin, Zaragozako probintzian (Aragoiko mendebaldekoenean) eta Errege Bardeako eremuan (Nafarroako hegoaldekoenean). Dena den, hipotesi bat baino gehiago proposatu dira herri honen kokapenari buruz.[2]
Corbio izan zen Suessetanien hiri gotortu bat, baina ez da oraindik aurkitu (agian Zangozaren eta Sause artean). Bolskan ere Suessetanoa zela uste da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Euskal Herriko egungo geografia eraketaren arrazoi historikoak» www.euskadi.eus 2011-07-13 (kontsulta data: 2022-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) ImagoPyrenaei |, por. «02. La localización geográfica de los Suesetanos – Imago Pyrenaei» www.imagopyrenaei.eu (kontsulta data: 2020-12-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |