Sause

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sause
 Aragoi
Sause (2010-05-30).jpg
Gil de Jaz kalea (Sause)

Sauseko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Aragoi
Probintzia Flag of Zaragoza province (with coat of arms).svg Zaragoza
Eskualdea Cinco Villas
Izen ofiziala Escudo de Sos del Rey Católico.svg Sos del Rey Católico
Alkatea Logotipo del PSOE.svg
Postakodea 50680
INE kodea 50248
Kokapena
Koordenatuak 42° 29′ 50″ N, 1° 12′ 56″ W / 42.4973468°N,1.215681°W / 42.4973468; -1.215681Koordenatuak: 42° 29′ 50″ N, 1° 12′ 56″ W / 42.4973468°N,1.215681°W / 42.4973468; -1.215681
Sause hemen kokatua: Aragoi
Sause
Sause
Sause hemen kokatua: Espainia
Sause
Sause
Demografia
Biztanleria 614 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -15
% 51,14 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,86
Eremua 216,62 km2
Dentsitatea 231,96 bizt/km²
Garaiera 652 m
Distantzia 123 km Zaragozara
Datu gehigarriak
Sorrera 908
http://www.sosdelreycatolico.com/

Sause[1] (gaztelaniaz eta ofizialki, Sos del Rey Católico; aragoieraz, Sos d'o Rei Catolico) Zaragozako probintziako udalerria da, Nafarroarekiko mugan dagoena, Cinco Villas izeneko eskualdean kokaturik. Sause herria Feliciana haitzak burutzen duen muinoaren gainean dago eraikia.

Eskualdeko hiriburu izan zen, eta orain biztanle gutxien dituen udalerria da, 722 biztanle baitzituen 2006an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sausek Errekonkista garaian hartu zuen garrantzia, mugako herri gisa, kokaleku estrategikoa baitzuen. Horregatik, X. mendekoak dira lehenengo aipamenak. Hartara, Antso I.a Gartzesek —Iruñeko lehenengo erregeak— Sause birpopulatu zuen, eta herria sortu, 907. urtean[2] edo 908. urtean.[3] Izan ere, Errekonkistako gatazka armatu sarriek ingurua jendez hustua zuten. Antso Gartzia I.ak, 970. urtearen inguruan, gaztelua eraikiarazi zuen Feliciana haitzean, musulmanen erasoetatik babesteko asmoz.

1044an, Sausek Nafarroako herria izateari utzi zion, Ramiro I.a Aragoikoak bereganatu eta Aragoiko erresuman sartu baitzuen. Baina handik lasterrera, 1076an, Antso V.a Nafarroakoarekin Nafarroako eta Aragoiko erresumak batu ziren, eta Sausek mugako herria izateari utzi zion.

Alfontso I.a Nafarroakoa hiltzean, 1134. urtean, berriz banandu ziren Nafarroako eta Aragoiko erresumak, eta Ramiro II.a Aragoikoak berriz eraikiarazi zuen Sauseko gaztelua 1137an; Aragoik huraxe izan zuen defentsarako gunerik garrantzitsuena, Nafarroarekin hurrengo urteetan izandako gerretan.

Hala ere, 1452an gertatu zen Sauseko historiako gertakari aipatuena, urte hartako martxoaren 10ean Sausen jaio baitzen Fernando II.a Aragoikoa, goitizenez Errege Katolikoa. Horregatik, gerora, herriari izena aldatu zioten gaztelaniaz eta aragoieraz (ordu arte Sos zen, soilik). Fernandoren ama Joana Enrikez Sausen egotearen arrazoia, Nafarroako Gerra Zibila izan zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sauseko ekonomiaren oinarria nekazaritza izan da aspaldiko mendeetan. Industriarik apenas duen, eta merkataritza askorik ere ez. XX. mendearen azkenaldetik aurrera, garrantzi handia hartu du turismoak, Erdi Aroko kaleak eta eraikinak gorde dituen alde zaharraren xarmari eta lasaitasunari esker. Turismo paradorea eta bestelako hainbat ostatu ditu.

Interesguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968. urteaz geroztik, multzo historikoa da Sauseko alde zaharra, oso ondo gorde baititu Erdi Aroko egitura eta hainbat eraikin.

Harresia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sauseko herrigunea harresiek inguratua zegoen, eta oraindik zutik daude harresi haietako zazpi ate:

  • Portal de Zaragoza: ate nagusia, hortik abiatzen da Fernando el Catolico kalea, alde zaharreko kale nagusia.
  • Portal de la Reina.
  • Portal de Sangüesa.
  • Portal de Jaca.
  • Portal de Uncastillo.
  • Portal de Levante.
  • Portal de Poniente edo Portal del Mudo.
Gazteluko dorre nagusia, Sauseko toki gorenean, Feliciana haitzaren gainean.

Beste interesgune batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Esteban eliza: XI. mendean eraikitzen hasitako kriptan, horma pintura gotikoak ditu. VIII. mendeko bataiarria du.
  • Gazteluko dorre nagusia (torre del homenaje): Feliciana haitzaren gainean XII. mendean eraikitako gaztelutik iraun duen hondarra. Jatorrizko X. mendeko gaztelutik ez da ia arrastorik geratu, zurezkoa baitzuen egitura.
  • Udaletxea.
  • Sada jauregia: Sada familiaren jauretxea. Han jaio zen Fernando II.a Aragoikoa, Errege Katolikoa. Jauregiari atxikita dago San Martin de Tours baseliza, XIII. mendekoa.
  • Español de Niño jauregia: Español de Niño familiaren jauretxea, XVI. mendearen bukaerakoa.
  • Isidoro Gil de Jaz eskola.
  • Erdi Aroko lonja.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean udalerri honetan Luis García Berlangak zuzendutako La vaquilla ("Bigantxa") filma filmatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak.
  2. Juan Briz Martínez: Historia de la fundación y antigüedades de San Juan de la Peña, Zaragoza, 1620. Ikus 9. kapitulua, 312. folioa.
  3. Pascual Madoz (1846-1850): Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar, Establecimiento tipográfico de P. Madoz y L. Sagasti.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sause Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz) Sauseko Udalaren webgunea. Webguneko historia ataletik atera dira artikulu honetako historiari buruzko daturik gehienak, bai eta interesguneei buruzkoetako asko ere.