Edukira joan

Suezko kanalaren blokeoa 2021ean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suezko kanalaren blokeoa 2021ean
Map
Motamaritime accident (en) Itzuli
Hondartze
Denbora-tarte2021eko martxoaren 23a - 2021eko martxoaren 29a
KokalekuSuezko kanala
HerrialdeaEgipto
Parte-hartzaileak
OntziEver Given
IMO ship number (en) Itzuli9811000
Ever Given zamaontzia 2020an.
Itsasontzien butxadura espaziotik ikusita.

Suezko kanalaren blokeoa 2021ean urte horren martxoaren 23an hasi zen, Egipton, gutxi gorabehera 05:40 UTC (07:40 bertako orduan. MV Ever Given izeneko Taiwango kontainer ontziak hondoa jo zuen kanalaren inguru estu batean trafikoa erabat geldiaratzen. Sei egunetan kanalean zeharka gelditu zen, eta bere 400 metroko luzerarekin nabigazioa erabat oztopatzen du. Puntu horretatik munduko itsas trafikoaren %10a igarotzen da eta istripuak ondorio ekonomiko larriak izan zituen.[1] Suezko Kanaleko Agintaritzak nabigazioa aldi baterako etetea erabaki zuen, Ever Given kargaontzia berriz flotarazteko lanak amaitu artean. Izan ere, hondartuta geratu zen ontzia, Europa eta Asia arteko merkataritzarako funtsezkoa den itsas ibilbidea blokeatu zuen.[2]

Blokeo handia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 26an gutxienez 156 itsasontzi geldirik gelditu ziren kanalean, Ever Given zamaontzia berriz flotarazteko lanak amaitu zain. Gulf Agency Companyk (GAC) kanalean lan egiten duen logistika enpresak, egoeraren larritasuna adierazi zuen esanez ez zegoela estimaziorik «berriro noiz irekiko den jakiteko». 156 itsasontzi horietatik, 48 Port Saiden zeuden zain, Mediterraneoan; Itsaso Gorrian beste 70 ontzi zeuden; kanalaren Laku Handian, kanalaren erdian, beste 38 ontzi zeude zain.[2]

Ever Givenek 220 000 tona ditu eta horrek edozein maniobra burutzea erabat zailtzen zuen. Kanal bazterrean bost metro sartuta zegoen, eta hondeamakinak eta dragak han ari ziren hondarra atera eta atera, ontzi erraldoiaren branka askatzeko helburuaz. Lanetan ari zirenen itxaropen handiena itsasaldiak ziren. Dragek hondar eta lur erretiratuz gero, goranzko mareak lagunduko lieke zamaontzia askatzen. [3]

Arazo ekonomikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko merkataritza osoaren %12 inguru Suezko kanaletik mugitzen da. Adituek ohartarazi dute gertakari honek mundu osoko bezeroentzako eguneroko artikuluak bidaltzeko atzerapenak ekarriko zituela. Lloyd's Listen kalkuluen arabera, oztopoa kentzeko behar zen egunak 9.000 milioi dolarreko merkantziak gel arazi egingo zituen.[4] Michael Lynchek, Strategic Energy & Economic Research enpresaren presidenteak, petrolioaren prezioaren igoera ekarri zuen istripuak. James Williams, WTRG Economicseko energia ekonomialariak dio petrolioa bidaltzeko egun batzuk moteltzea ez zen hain larri izango, baina bai ondasunak garraitzea atzeratzea zeren eta horrek eskasiak zituzten industriei eragin ziezaiekeen, hala nola erdieroaleen beharrean zeuden enpreseei.[5] Beste konpainia bateko aholkulari batek adierazi zuen Canal Suezeko epe laburreko etenak ondorioak izango lituzkeela; ondorioak hornidura katean zehar zenbait hilabetez nabarmenduko ziren.[6]

Ibilbide alternatiboa erabiltzeak, bestetik, Afrikako kontinentea inguratuz, 9.000 km inguruko bidaia (4.900 itsas milia) eta 10 egun inguruko gehiago epea eskatuko luke.[7]

Kanalaren irekiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ever Given kargaontzia berriz flotatzen jarri zuten martxoaren 20aren goizaldean, sei egunez Suezko kanalean hondoa jota egon eta gero. Ordurako 367 itsasontzi itxoiten zeuden. Ontzia erabat askatu zuten 15:00etarako, eta kanalean aurrera egiten hasi zen. Maniobra ugari egin behar izan zituzten: hamar atoiontzi eta hainbat draga erabili zituzten, marea aldeko zutela aprobetxatuta. Hau lortuta, Egiptoko atoiontzietako langileek ontzietako sirenak jo zituzten, eta «Ala handia da» oihukatu zuten, ontzia berriz flotatzen jarri izanaren poza adierazteko.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]