Sugegorri-belar
| Sugegorri-belar | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Boraginales |
| Familia | Boraginaceae |
| Leinua | Lithospermeae |
| Generoa | Echium |
| Espeziea | Echium vulgare |

Sugegorri-belarra (Echium vulgare) Borrajinazeoen familiako landare iletsua da. Zurtoin zuzena du, hostoak lantza itxurakoak, kolorez berde argiak eta txandaka antolatuak. Loreak elkarri erantsitako bost hosto urdin moreantzez eratuak ditu. Oso iparraldeko lurraldeetan izan ezik Europa guztian hazten da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belarkara da, urterokoa, bi urtez behingoa edo iraunkorra izan daiteke. Lehen urtean, 25 cm-ko luzerako hosto eliptiko edo luzanga-lantzeolatu formako erroseta bat sortzen da, ile zurrunez estalia. Bigarren urtean, erdigunetik edo errosetaren alboetatik, metro bat baino gehiagoko zurtoin tenteak ateratzen dira, gutxi adarkatuak edo batere ez, horiek ere ile-mota berberaz estaliak eta hosto txikiagoekin (9 cm inguru).
Infloreszentzia zimosoa da, kolore urdin moreko lore ugarirekin, fruitua ematean zuzentzeko makurtuta sortzen direnak. Hodi bat osatzen dute, eta pixkanaka zabaldu egiten da goiko muturrera. Han, bost lobulu ez oso sakonetan eta desberdinetan banatuta geratzen da. Kaliza oinarritik hurbil iristen diren bost ataletan zatituta dago. Bost lorezilek luzera desberdineko harizpi luzeak dituzte eta korolaren eztarria nabarmen gainditzen dute.
Fruitua 2-3 x 2 mm-ko nukulaz bat da, azalean protuberantzia batzuk dituena. [2]
Udaberri hasieratik udara erdialdera loratzen da. Lore sortak suge kiribildua gogoratzen duten antzera sortzen dira.
Banaketa eta habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia Europa osoan hazten da, eta itsas mailatik hasi eta 2200 metrora arte, ezpondetan, lubetetan eta landu gabeko lurretan. Iberiar penintsulan lurralde osoan dago zabaldua. Ameriketako Estatu Batuetan, Afrikako iparraldeko eta hegoaldeko eremuetan, Australiako hegoaldean eta Asia ekialdeko zenbait eremutan sartua dago. [3]
Fitokimika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Infloreszentzien muzilagoek alantoina, fruktosanoak eta alkaloide pirrolizidinikoak dituzte: kontsolidita, ekimidina eta heliosupina. Alkaloide horiek toxikoak izan daitezke. [4]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Echium vulgare Carlos Linneok deskribatu zuen eta Species Plantarum 1:139 aldizkarian argitaratu zen. 1573. [5]
Zitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Echium vulgare-ren (Fam. Boraginaceae) kromosoma kopurua eta taxon infraespezifikoak: n=16. [6]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Echium: izen generikoa, Equios (sugegorria) grekotik eratorria, narrastiaren burua lausoki gogoratzen duten hazien forma triangeluarragatik.
Vulgare: latinezko epitetoa, “arrunta, ohikoa” esan nahi duena. [7]

Sinonimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Echium a
- nglicum Huds.
- Echium elegans Noë ex Nyman
- Echium lacaitae Sennen
- Echium laetum Salisb.
- Echium lusitanicum Georgi
- Echium molle Petter ex Rchb.
- Echium monstrosum F.W.Schmidt ex Steud.
- Echium schifferi Lange
- Echium spinescens G.Klotz
- Echium tenoreanum Lacaita
- Echium tuberculatum Gilib. nom.inval.
- Echium vaudense Gremli Synonym
- Echium violaceum Stokes Synonym
- Echium vulgare f. albiflorum R.Hoffm.
- Echium vulgare var. grandiflorum Bertol.
- Echium vulgare var. lacaitae (Sennen) O.Bolòs & Vigo
- Echium wierzbickii Haberle ex Rchb. [8]
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare osoak du edo izan du erabileraren bat gizakiarentzat.

Zurtoinak, hostoak ez bezala, ez dira toxikoak; beraz, biloa kentzeko zuritu ondoren jan daitezke.
Sustraia tindagai gisa erabiltzen zen tanino edukiengatik.
Loreek nektar ugari ekoizteaz gain,erle meliferoak erakartzen dituzte kolore urdinaren islapen ultramorearen bidez.
Medikuntza tradizionalean hosto lehorren infusioa erabiltzen zen, propietate diuretikoengatik eta izerdikoengatik. Orain, ordea, haren toxikotasuna ezagutzen denean, ez da erabiltzen. Loreak kataplasmetan ematen ziren larruazaleko infekzioak tratatzeko eta larruazal sentikorrerako maskara gisa. [9]
Uste zen sugegorriaren ziztadetatik babesten zuela, bere fruituak narrasti honen buruarekin duen antzekotasunagatik. [10]
Izen arruntak gaztelaniaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abalea, boninos, buglosa salvaje, cardo, chupamiel, hierba de la víbora, hierba viborera, jarrita, lengua de buey, lengua de buey salvage, lengua de buey salvaje, lengua de vaca, lenguardia, lenguaza, viborera, viborera común, viborera morada, viperina, vivorera morada, yapazos, yerba de la víbora. [11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ «Echium vulgare». floraiberica. 2021eko ekainaren 7an kontsultatua.
- ↑ «Echium vulgare». Kew Science - Plants of the World Online (en inglés). 2021eko ekainaren 7an kontsultatua.
- ↑ «Echium vulgare». Dioscórides interactivo. 2021eko ekainaren 7an kontsultatua..
- ↑ «Echium vulgare». Tropicos.org. Missouri Botanical Garden. 2013ko irailaren 19an kontsultatua.
- ↑ Estudios cariológicos de Boraginaceas españolas. II. Echium L. Luque, T. (1984) Lagascalia 13(1): 17-38.
- ↑ En Epítetos Botánicos.
- ↑ Echium vulgare en The Plant List.
- ↑ «Echium vulgare». Revista digital Proyecto Sierra de Baza. Archivado desde el original el 7 de junio de 2021. 2021ko ekainaren 7an kontsultatua.
- ↑ Concepción Obón de Castro, Diego Rivera Núñez (1991). Las plantas medicinales de nuestra región. Editora Regional de Murcia. p. 10. ISBN 978-84-7564-130-0..
- ↑ «Echium vulgare». Real Jardín Botánico: Proyecto Anthos (Barne bilaketa eskatzen du). 2009ko azaroaren 25ean kontsultatua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |