Sukena
| Sukena | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Oñati (Gipuzkoa) |
| Musika mota | pop, pop rock |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2021- |
| Taldekideak | |
| Naia Herraez Eider Herraez Iratxe Urzelai Asier Igartua Xanti Egaña Xabi Albistegi | |
Sukena pop musikako talde bat da, Oñatin (Gipuzkoa) 2021ean sortua.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]COVID-19 pandemiak eragindako itxialdian eta sare sozialak baliatuz Eider eta Naia ahizpak etxetik hainbat abestiren bertsioak egiten hasi ziren[2]. Itxialdia amaitu ostean, Oñatiko gaztetxean Julen Muruarekin elkartu eta kontzertu bat eman zuten, eta kontzertu honen harira Sukena taldea sortu zuten. Sukena Herraez ahizpen amonak urtero ekartzen zuen saharar haur baten amaren izena da[1], eta bertatik irten zen taldea izendatzeko ideia.
Kontzertu akustikoak ematen hasi ziren, prozesuan zehar abesti propioak sortuz[2]. 2021ean Gaztea cover lehiaketan parte hartu zuten, eta taldekideen artean hainbat aldaketa izan ostean, 2022an, boskotea osatuta (Asier, Iratxe eta Xabi gehitu ziren), Danbaka lehiaketan parte hartu zuten.[3] 2023an, seikotea osatu zuten (Xanti gehitu zen), eta lehenengo diskoa atera zuten, Guztia gordetzea ezinezkoa da.[4] Diskoaren aurrerapen singlea "Jakin nahi nuke" izan zen. Urte bereko Gaztea maketa lehiaketan ere hartu zuten parte.[5]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guztia gordetzea ezinezkoa da (2023, autoekoizpena)[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Sukena musika talde oñatiarra ezagutzen - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-05-25).
- ↑ a b Gurrutxaga, Iker. (2023-11-08). ««Ez ginen konformatzen kontzertu akustikoekin eta bertsioak egitearekin»» irratia.naiz.eus (kontsulta data: 2024-05-25).
- ↑ «Danbaka: Sukena taldearen kontzertua - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-05-25).
- ↑ a b «Guztia gordetzea ezinezkoa da» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-05-25).
- ↑ «maketa 2023 taldeak Sukena | EITB Gaztea» EITB (kontsulta data: 2024-05-25).