Sullust

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sullust Star Warsen film sagan agertzen den fikziozko planeta baten izena da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film saga honetako fikziozko unibertsoan, Aliantza Errebeldeak bere tropak bildu zituen Sullusten Endorreko guduaren aurretik. Galaxia osotik jazarriak, errebeldeek Inperioak inongo interesik ez zuen mundu baketsu hau topatu zuten. Bertan bizi ziren izakiak adimendunak ziren eta berehala jabetu ziren Inperioaren tirautzaz, honen ondorioz errebeldeekin bat egin zutelarik. Pilotu eta tekniko errebelde bihurtu ziren sullustar ugarien artean Nien Nunb eta Ten Nunb daude.

Sullust orbitatzen, flota errebeldeak Endorren zegoen Heriotzaren Izarra erasotzea planeatu zuten. Mon Mothma, Crix Madine Jenerala eta Ackbar Almirantea bezalako buruzagi errebelde ospetsuek zuzenean eman zituzten Aliantzaren "azken misio" honetarako argibideak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]