Sumida Hokusai Museum
Sumida Hokusai Museum | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Sumida-ku |
Chōchō | Kamezawa |
Koordenatuak | 35°41′48″N 139°48′01″E / 35.69675°N 139.800389°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2016ko azaroaren 22a |
Inaugurazioa | 2016ko azaroaren 22a |
Kudeatzailea | Sumida-ku |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Kazuyo Sejima |
Dimentsioak | 21,9 () m |
Solairuak | 4 |
Lurrazpian | 1 |
Kontaktua | |
Helbidea | 東京都墨田区亀沢2-7-2 |
Webgune ofiziala | |
Sumida Hokusai Museoa ( Jap.すみだ北斎美術館, Sumida Hokusai Bijutsukan, engl. Sumida Hokusai Museum ) Tokyoko Sumida auzunean dagoen museo bat, Katsushika Hokusai (1760-1849) margolariari eskainitakoa. Museoa 2016an inauguratu zen eraikin batean dago, Kazuyo Sejima arkitektoak diseinatua.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinaren fatxadak ez du ia leihorik eta diseinu angeluarra du, letra larrien edo pilatutako kutxaren ilara baten inpresioa ematen du. Eraikinaren kanpoaldea zilar-antzeko material distiratsu matez estalita dago.
Arkitektura.diseinuaren helburu bat museoa alde guztietatik iristea zen. Hortaz, kaleetatik pasabideak daude eraikinaren erdiko sarrerara.
Museoak lau solairu ditu publikoari irekita. Laugarrenean Hokusai margolariari eskainitako erakusketa iraunkorra dago. Hokusairen lanen kalitate handiko erreplikak biltzen ditu.
Gainerako solairuetan aldi baterako erakusketak edo jardueretarako hitzaldi eta bilera gelak daude. Beheko solairuan museo denda eta liburutegi txiki bat daude.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Hokusai-Museum Sumida» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-11-12ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.