Summerland (2020ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Summerland (2020ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaSummerland
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jessica Swale (en) Itzuli
[[Kategoria:Jessica Swale (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaBritish Film Institute
Bestelako lanak
MusikagileaHauschka (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaLaurie Rose (en) Itzuli

IMDB: tt6841122 Rottentomatoes: m/summerland_2020 Allmovie: v723152 Metacritic: movie/summerland Edit the value on Wikidata

Summerland 2020an Jessica Swale britainiar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Gemma Arterton, Gugu Mbath a-Raw, Lucas Bond, Dixie Egerickx, Siân Phillips, Penelope Wilton eta Tom Courtenay aktoreek antzeztu zuten.

Arterton idazle bakartia da protagonista, zeinak London Blitz-aren ondoren, Frank umea hartu beharko du bere zaintzapean. Erresuma Batuan argitaratu zen 2020ko uztailaren 31n Lionsgate-en eskutik.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran, Bigarren Mundu Gerran, haur asko hirietatik atera eta herri txikietara bidaltzen dituzte bertako familiekin. Frank, ume horietako bat, Alice-en etxera iristen denean, honek ez du onartu nahiko. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka, Franken inozentzia eta jakin-mina ezagutuz, Alicek bihotza irekitzen dio, ahaztuta uste zituen oroitzapen eta sentimenduak desblokeatzeko aukera emanez. Alice konturatzen da zauriak sendatu egin daitezkeela eta itxaropena eta bigarren aukerak izan badirela. Elkarrekin ohartuko dira uste zutena baino askoz antzekoagoak direla, eta batzuetan, irudimenari hegan egiten uzteak ezagutzen ez zenituen lekuak aurkitzera eraman zaitzakeela.

Trama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970ko hamarkadan, Alice Lamb, idazle bakarti bat, itsasertzean bizi da Kent-eko herri txiki batean 1940ko hamarkadatik. Bertan, herriko umeek sorgin modura ikusten dute Alice.

Bigarren Mundu Gerra garaian, Franken arduraz geratzen da, Londresetik etorri den ume bat arriskutik ihes eginez. Nahiz eta Alicek ez duen beraz arduratu nahi, bere lanean traba izango den beldur delako, gogo txarrez hartzen du beste nora joan ez duelako sinetsiz eta aste batean joango dela pentsatuz.

Frankekin sortzen duen gogoz aurkako harreman batean, Verarekin zuen harremana gogoratzen hasten da, unibertsitateko egunetan ezagutu eta maitemindu zuen idazle gazte bat. Amodio bat izan arren, azkenean Verak Alice uztea erabaki zuen, ez haien arteko harremana tabua zelako, baizik eta ama izateko gogo bizia zuelako, Alicek ulertzen ez zuena.

Alice eta Franken arteko harremana hoberantz joaten da mutikoa Alicen lanaz interesatzen denean eta honek Fata Morgana mirage azaltzen dionean. Hala ere, astea amaitzen ari dela, alde egiten utzi nahi dio. Iritziz aldatzen du eta Frankekin jarraitzea erabakitzen du familia berri batera lekualdatzeak beste herri eta eskola batera aldatzea eskatuko diola jakin ondoren.

Franken urtebetetze-egunaren bezperan, Alicek mutikoaren aita hil egin dela jakiten du. Alice bere aitaren galeragatik hondatuta egon zenez, Franki esatea atzeratzen du. Frank bertan geratzeko gela bat prestatzen ari denean, Alicek Frank eta bere amaren argazkiak ikusten ditu eta txundituta geratzen da ama Vera dela jakitean. Aldi berean, Frankek bere aita hil dela jakiten du eta ihes egiten du bere amarekin Londresen egoteko. Alice atzetik joan eta biak iristean etxea sutan ikusten dute bonbardaketa baten ondorioz.

Herrira itzultzean, Frankek itsasora alde egiten du eta ia ito egiten da Alicek laguntzen dion arte. Aliceren etxera itzultzean Vera aurkitzen dute, bonbardaketa gertatu zenean etxetik kanpo egon baitzen. Verak aitortzen du Frank eta Aliceren bilera antolatu eta pentsatu izana.

Amaieran, 1970eko hamarkadan Aliceren idazketa eten egiten du Verak, berarekin bizitzen jarraitu baitu elkartu zirenetik. Biak hondartzan ibiltzen dabiltzala Frank heldu batekin elkartzen dira, bere bi amak bisitatzera etorri dena.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko apirilean iragarri zen Gemma Arterton Jessica Swale zuzendariaren debut filmean agertuko zela eta Swale ere gidoia idazten ari zela. [1]

2018ko maiatzean, Gugu Mbatha-Raw, Penelope Wilton eta Tom Courtenay aktoreak gehitu ziren proiektura.[2] Filmaketa irailean hasi zen, Ekialdeko Sussex osoan, Seaford & Brighton eta Kent konderrietan.[3][4] 2018ko urrian, Kenteko The Historic Dockyard Chathamen filmatu zen hainbat lokaletan (Sail eta Colour Loft Outterior, Church Lane, Ropery Exterior), Blitz garaian Ekialdeko Londresko kaleak irudikatzeko. Kapitainaren etxea "Terrace of Officer" bonba-etxe bat bezala azaltzen da eta Anchor Wharfen dagoen Rigging Free etxeko sotoak aire-erasotzaileen babesleku gisa.[5] Filmaketa azarorako bukatua zen.[6]

Estreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Erresuma Batuan estreinatu zen 2020ko uztailaren 31n.[7][8]

Rotten Tomaten, filmak % 77ko onarpena du 114 berrikuspenen arabera, 6,6/10eko batezbestekoarekin. Webgunearen kritikoek zera diote: "Summerlanden bizitakoa errazegia da apustu dramatikoak egiteko, baina Gemma Artertonen antzezpenak beharrezkoa den beroa gehitzen du".[9] Metacritic-en, filmak 100eko 56ko batez bestekoa du, 22 kritikotan oinarrituta, eta "kritika mistoak edo batezbestekoak" adierazten ditu".[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Grater2017-04-28T14:58:00+01:00, Tom. «Gemma Arterton to star in Jessica Swale's 'Summerland'» Screen (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  2. (Ingelesez) Grater2018-05-12T05:20:00+01:00, Tom. «Gugu Mbatha-Raw, Tom Courtenay join Gemma Arterton in 'Summerland' (exclusive)» Screen (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. (Ingelesez) «Bond girl films new movie in Seaford, East Sussex» www.sussexexpress.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. (Ingelesez) «WATCH: Bond girl actor and Oscar winning star roll in to film wartime drama» The Argus (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. «Summerland (2020) - Kent Film Office» kentfilmoffice.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  6. (Ingelesez) Barraclough, Leo; Barraclough, Leo. (2018-11-01). «Lionsgate Takes U.K. Rights to Gemma Arterton’s ‘Summerland’ (EXCLUSIVE)» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  7. (Ingelesez) Grater, Tom; Grater, Tom. (2020-05-26). «‘Summerland’: Watch Debut Trailer For Gemma Arterton Period Drama; IFC Films Plans Theatrical Release In July» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  8. «StackPath» www.thehollywoodnews.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  9. (Ingelesez) Summerland (2020). (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  10. Summerland. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]