Suomussalmi gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Suomussalmi gudua
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Neguko Gerra
Siilasvuo Raatteen tiellä2.jpg
Siilasvuo agintari finlandiarra aginduak ematen.
Data 1939ko abenduaren 7a-1940ko urtarrilaren 8a
Lekua Suomussalmi
Koordenatuak 64° 53′ 18″ N, 28° 53′ 20″ E / 64.8883°N,28.8889°E / 64.8883; 28.8889Koordenatuak: 64° 53′ 18″ N, 28° 53′ 20″ E / 64.8883°N,28.8889°E / 64.8883; 28.8889
Emaitza Finlandiar garaipena
Gudulariak
 Finlandia  Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Finlandia Hjalmar Siilasvuo Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Ivan Daxitxev
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Alexei Vinogradov
Indarra
11.500 soldadu 45.000–55.000 soldadu
Galerak
750 hildako
1.000 zauritu
9.000-13.000 hildako
2.100 preso

Suomussalmiko guduan finlandiar eta sobietarrak elkarren aurka borrokatu zuten 1939ko abenduaren 7tik 1940ko urtarrilaren 8 arte.

Finlandiar garaipen garrantzitsua izan zen, armada gorriaren boterea kontuan izanik, eta gaur egun Neguko Gerran Finlandiaren garaipenaren sinbolo bezala ezaguna da.

Bataila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenduan, soldadu sobietarrak Oulura iristen hasi ziren. Suomussalmi herria menperatu zuten eta Oulurantz jo zutenean, finlandiarr armadarekin aurkitu ziren. Bi laku izozturen arteko baso bat ari ziren zeharkatzen, eta tanke astunekin zenbiltzatenez, ezin izan zuten atzera jo finlandiar soldaduak aurkitu zituztenean. Izugarrizko garaipena izan zen. Finlandiar soldaduak, lurraldea oso ondo ezagutzen zutenez, ez zuten arazorik izan bere uniforme zuriekin sobietar armada eraso eta aldi berean ikusezin izateko. 2.139 gizon bahitzea lortu zuten finlandiarrek, eta 27.523 sobietar (batez ere ukraniarrak) hil suertatu ziren. Finlandiarrak, kamioi, zaldi, munizio, arma, komunikaziorako-material eta 43 tanke eskuratu zituzten eta armada gorriak emandako atzerakada baliatuz, Suomussalmi herriaren boterea lortu zuten berriro.

Batailatik 2 ofizial bizirik irtetea lortu zuten. Kanpamendura iristean exekutatuak izan ziren, berain bizitzarekin SESB ez defenditzeagatik.

Bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada gorriaren izugarrizko porrota. Finlandia, bitan zatitzea zuten helburu, Oulun hasten zen ardatza jarraituz, baina ez ziren ezta hirira iristera ailegatu. Irrigarri gelditu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]