Tábor (alemanez: Tabor) Txekiar Errepublikako hegoaldean, Hego Bohemia eskualdean, kokaturik dagoen hiria da. Lužnice ibaiaren ertzean dago, Praga hiriburutik 90 km hegoaldera. 2013an 35.586 biztanle zituen[1], hortaz, České Budějovice hiriaren ondoren eskualdeko bigarren hiririk populatuena da. Hustar gerretan paper garrantzitsua izateagatik ezaguna da. Hiriak ondare historiko garrantzitsua du eta, gaur egun arte, alde zahar bikaina gorde izan du.