Škofja Loka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Škofja Loka
Kranj
 Eslovenia
SkofjaLoka.JPG
Administrazioa
Herrialdea  Eslovenia
Eskualdea Karniola Garaia
Ofiziala Kranj
Posta kodea 4220
Geografia
Koordenatuak 46° 10′ 00″ N, 14° 18′ 00″ E / 46.166666666667°N,14.3°E / 46.166666666667; 14.3Koordenatuak: 46° 10′ 00″ N, 14° 18′ 00″ E / 46.166666666667°N,14.3°E / 46.166666666667; 14.3
Škofja Loka hemen kokatua: Eslovenia
Škofja Loka
Škofja Loka
Škofja Loka (Eslovenia)
Karte Skofja Loka si.png
Azalera 145 km²
Altuera 354
Demografia
Biztanleria 22.647 bizt.
Dentsitatea 156,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuak Obervellach Itzuli, Smederevska Palanka Itzuli, Maasmechelen, Agros Itzuli, Tryavna Itzuli, Sesimbra, Siret Itzuli, Marsaskala, Prienai Itzuli, Zvolen, Türi Rural Municipality Itzuli, Sušice, Sigulda, Kőszeg Itzuli, Chojna Itzuli, Judenburg Itzuli, Oxelösund Itzuli, Karkkila Itzuli, Sherborne Itzuli, Preveza Itzuli, Niederanven Itzuli, Meerssen, Houffalize, Holstebro, Granville, Bundoran, Bellagio, Bad Kötzting Itzuli, Altea, Tábor, Freising, Savogna d'Isonzo eta Rock Springs Itzuli
Matrikula KR
www.skofjaloka.si/

Škofja Loka (ˈʃkoːfja ˈloːka ahoskatua, alemanez: Bischofslack), Esloveniako hiria da, Karniola Garaiko eskualdean dagoena. 2008ko erroldaren arabera 22.647 biztanle ditu, hauetatik 11.830 herrigunean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak "apezpikuaren zelaia" esan nahi du, hala eslovenieraz nola alemanieraz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

973 urtean Oton II.a enperadoreak Freising-go printze-apezpikuari eman zion lurralde hau eta hurrengo mila urte inguruan hauek agindu zuten bertan. Berehala gaztelua eta dorrea eraiki zituzten lurraldea babesteko baina berehala hauen egoitza bihurtu zenez gaztelua jauregi bihurtu zen. XI edo XII mendean enperadoreak txanpona egiteko eta aduana eskubideak eman zizkien eta merkatu herri bihurtu zen 1248an.

Istiluen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV mendean hiria harresitu egin zen baina hurrengo ehun urtetan hainbat erasoaldi izan zituen. 1457an Jan Vitovec dukeak hiria hartu eta su eman zion; 1476an otomandarrek erasotu zuten; 1488, 1492 eta 1515ean nekazarien matxinadak izan zituen; eta honetaz gain 1511ean lurrikara batek hiria suntsitu zuen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1526an Luteranismoa ezarri zen hirian baina kontraerreforma komitea eratu zen gazteluan 1601ean eta liburu protestante guztiak erre egin zituen. 1660 eta 1698an sute berriek hiria kaltetu zuten eta harresiak zaharkituta zeudenez 1789an denak eraitsi ziren. 1803an Alemaniar mediatizazioaren ondoren Škofja Loka Austriako Karniola dukerriaren barnean gelditu zen. Dukerriko lehen herria izan zen argi-indarra jasotzen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran 1941eko apirilaren 13an italiarrek okupatu zuten Škofja Loka eta lau egun beranduago nazien esku gelditu zen. Hurrengo asteetan 26 familia deportatu zituzten Serbiara. 1945eko maiatzaren 9an partisanoek hartu zuten hiria eta gazteluan gerrako presoen gartzela bihurtu zen. Hauetako asko erahil eta hobi komunetan sartu zituzten gero.

Gaur egun erdialdea oso ondo mantendurik dago, Esloveniako txukunenetakoa da, eta 1987an monumentu kulturala izendapena jaso zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Loka gaztelua: X mendekoa.
  • Ajman gaztelua: XVII mendekoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezaguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Škofja Loka Aldatu lotura Wikidatan