Tōya aintzira
Itxura
Tōya aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 84 m |
Mota | krater laku |
Luzera | 9 km |
Zabalera | 11 km |
Azalera | 70,72 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°35′00″N 140°51′00″E / 42.5833°N 140.85°E |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Subprefecture of Japan | Shiribeshi suprefetura |
District of Japan | Abuta district |
Town of Japan | Tōyako |
Babestutako-eremua | Shikotsu-Tōya Parke Nazionala Toya-Usu UNESCO Global Geopark (en) |
Tōya aintzira (japonieraz: 洞爺湖 Tōya-ko ) Hokkaido uhartean dagoen krater aintzira bat da, Iburi suprefeturan dagoena. Shikotsu-Tōya Parke Nazionalaren barnean dago. 2008an G8 multzoaren bilera bat egin zen bertako hotel batean.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ainuek Kim'un-to (キムウント) izena jarri zioten, "mendiko aintzira", baina japoniarrek ainuerazko to ya erabili zuten, aintzira lekua.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japonian izozten ez den aintziren artean iparralderen dagoena da. Aintzira nahiko zirkularra da, 10 kilometroko diametroa duena, eta Tōyako herria dauka ondoan.
Usu sumendia dauka hegoaleko ertzean eta Tōya Usu Geoparkea ere izendatu dute eremua babesteko.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tōya aintziraren ikuspegia.
-
Ferria.
-
Nakanoshima uhartea.
-
Tōyako herria.
-
Santutegia.
-
Aintzira ilunabarrean.
-
Usu mendia.