Tabarca uhartea

Koordenatuak: 38°09′54″N 0°28′31″W / 38.164958°N 0.475267°W / 38.164958; -0.475267
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tabarca Nueva» orritik birbideratua)
Tabarca uhartea
Datu orokorrak
Garaiera11 m
Motauharte eta giza kokaleku
Luzera1,8 km
Zabalera0,38 km
Azalera0,3 km²
Geografia
Map
Koordenatuak38°09′54″N 0°28′31″W / 38.164958°N 0.475267°W / 38.164958; -0.475267
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakAlacantí
UdalerriaAlacant
Ur-gorputzaMediterraneoa

Tabarca uhartea edo Tabarca Berria, katalanez: Nova Tabarca eta Illa Plana, Espainiako Valentziako Erkidegoko Alacanteko probintziaren kostaldean dagoen uharte bat da, Mediterraneo itsasoan eta Santa Pola udalerritik hurbil. Santa Polako lurmuturretik 4.200 metrora dago. Gaur egun 51 biztanle ditu.

Izena 1770ean Tunisiako Tabarka uharteko biztanle kristauez birpopulatua izanari zor dio. Etorkin haiek tabarkino mintzaira (ligurieraren aldaera bat), ekarri zuten uhartera, baina gero galdu zen. Hala ere, Tabarcako biztanleek oraindik ere gordetzen dituzte liguriar jatorriko zenbait deitura (adibidez, Russo edo Parodi).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Una illa catalana singular: Nova Tabarca» El Temps 2021-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tabarca uhartea Aldatu lotura Wikidatan