Edukira joan

Tabarka

Tabarka
municipality of Tunisia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Tunisia
ProbintziaJendouba
Izen ofizialaطبرقة
Posta kodea8110
Geografia
Koordenatuak36°57′18″N 8°45′18″E / 36.955°N 8.755°E / 36.955; 8.755
Mapa
Altitudea5 m
Demografia
Biztanleria17.425
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakFréjus eta Wuppertal

Tabarka[1] (arabieraz: طبرقة‎, Ṭbarqa; hizkuntza punikoz: 𐤕𐤁𐤓𐤊𐤏𐤍, tbrkʿn) Tunisiako ipar-mendebaldeko hiri bat da, Jendouba probintziakoa.

Uhartetxo bat du parean, kostaldetik 400 metrora, hiriaren izen berekoa. 40 hektarea besterik ez du. Koral arrantzaleen liguriar komunitate bat bizi izan zen han, XVI. eta XVIII. mendeen artean: tabarkino mintzairaren komunitatea, gerora handik halabeharrez migratu zuena.

1540an, Liguriako Pegli herriko koral-arrantzaleak kokatu ziren Tabarka uhartean, Karlos V.a enperadoreak Lomellini familiari emaniko lurraldean. Beraien mintzaira, ligurieraren aldaera, uhartean ezarri zen honela. XVIII. mendera arte, komunitate hau bertan garatu zen eta hizkuntzari tabarkino izena eman zitzaion.

1741ean Tunisiako beyak uhartea bereganatu zuen. Orduan esklabo bihurtu ziren biztanleak, Sardiniako Karlos Emanuel III.ak biztanle horien parte bat erreskatatu eta Sardiniako San Pietro uhartera eraman zituen arte, non Carloforte herrian kokatu ziren. Beste esklabo multzo bat Aljerreko beyari laga zizkioten, eta hauek Espainiako Karlos III.ak erreskatatu zituen ordainketa bidez, eta ezarri zituen Tabarca Nueva izendatutako uhartean, iberiar penintsulako ekialdeko kostaldean dagoen egungo Tabarkan. Populazioaren beste zati bat Tunisian zehar finkatu zen, 1770. urtean Carloforteko Giovanni Porcilek Sant'Antioco uhartera joatera gonbidatu zituen arte. Etorkin horiek bertan sortu zuten Calasetta, justu San Pietroko beste komunitatearen ondoan. Bertan iraun du tabarkinoak XXI. mendera arte.

Tunisian tabarkinoaren erabilera XX. mendearen hasiera arte mantendu zen. Frantziaren kolonizazioa ezarri zenean, tabarkino gehienek nazionalitatez frantses bilakatzea erabaki zuten eta haien ondorengoak Frantzian bizi dira XIX. mendean. Tabarka hirian, berriz, XVIII. mendetik tunisiar arabiarrak dira nagusi.

    Datu klimatikoak (Tabarka (1991-2020, muturrekoak 1953–2024))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 26.1 29.2 36.5 37.0 41.4 47.1 47.4 48.4 43.3 39.7 33.2 28.1 48.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.0 16.1 18.5 21.0 24.9 28.9 31.7 32.3 29.1 25.8 20.8 17.1 23.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.8 11.8 13.9 16.2 19.6 23.2 25.9 26.7 24.1 20.9 16.4 13.1 18.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.7 7.6 9.2 11.3 14.2 17.5 20.2 21.0 19.0 15.9 12.0 9.0 13.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -0.5 -2.4 0.2 -1.4 3.0 7.5 8.5 9.0 8.5 4.0 0.5 0.0 -2.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 148.1 126.1 97.3 70.0 41.0 16.2 3.8 15.3 79.4 116.2 160.8 166.1 1040.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.4 11.2 9.2 7.7 5.2 1.9 0.7 2.1 7.0 8.5 11.7 13.2 90.7
Eguzki orduak 137.7 153.1 204.6 221.4 279.4 313.0 355.5 319.6 239.9 205.4 147.7 130.6 2707.9
Hezetasuna (%) 72 73 73 72 72 70 65 68 70 71 75 74 71.3
Iturria (1): NOAA[2]
Iturria (2): Institut National de la Météorologie (hezetasuna 1961–1990, eguzkia 1981-2010)[3][4][5][6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Tunisia
Artikulu hau Tunisiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.